Josep Pla

idazle eta kazetari kataluniarra

Josep Pla i Casadevall (Palafrugell, Baix Empordà, 1897ko martxoaren 8a, - Llofriu (Palafrugell), 1981eko apirilaren 23a) idazle eta kazetari katalana izan zen.

Josep Pla

(1917)
Bizitza
JaiotzaPalafrugell1897ko martxoaren 8a
Herrialdea Espainia
Bizilekuamas Pla (en) Itzuli
HeriotzaLlofriu1981eko apirilaren 23a (84 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Llofriu (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
(1913 - 1919) : medikuntza, zuzenbide
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLliga Regionalista

Find a Grave: 7529563 Edit the value on Wikidata

Bere literatura-obra zabala eta originalak 6 hamarkada hartzen ditu eta 30.000 orrialde baino gehiago. Katalan hizkuntzaren modernizazioan funtsezkoa izan zen, baita bertako tradizioak zabaltzen ere. Bere iritzi-artikuluak, kazetari kronikak eta hainbat herrialdetan egindako erreportaje sozialak XX. mendeko historiaren testigantza bikainak dira. Horregatik guztiagatik, aho batez literatura katalan garaikidearen prosa egile nagusitzat jotzen dute adituek.

Bizitza aldatu

Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetari-lanak egin zituen Europan Madrilgo eta Bartzelonako egunkarientzat. Kronikak, biografiak, saiakerak, kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Katalanez eta gaztelaniaz idazten zuen.

Lanak aldatu

Cartes de lluny (1928, Urrutiko gutunak), Viatge a Catalunya (1934, Kataluniara bidaia), Francesc Cambó (1928-1930), Llanterna màgica (1926, Linterna miresgarria), Els pagesos (1952, Baserritarrak) eta El carrer estret (1951, Kale estua).

Harenak dira, halaber, Les hores (1953, Orduak), Els anys (1953, Urteak), Els moments (1954, Uneak) trilogia, Articles sense cua (1975, Isatsik gabeko artikuluak), Notes del capvestre (1979, Arratseko oharrak), Veure Catalunya (1979, Ikus Katalunia) eta Obres de museu (1981, Museoko obrak), azken hori Salvador Dalí-rekin egina. Azterlari zorrotza eta estilo zuzenekoa zen; kronika eta egunkari-moldeetan nabarmendu zen bereziki.

1980an Kataluniako Generalitateak Urrezko domina eman zion.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Pla  

Kanpo loturak aldatu