Joseba Gabilondo

euskal idazlea

Joseba Gabilondo Alberdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 12a) euskal idazlea, irakaslea eta literatura kritikaria da, nabaria euskal literaturaren historiaz egindako ikerketengatik. Zenbait unibertsitate estatubatuarretan irakatsi du (Florida University, University of Nevada, Bryn Mawr College, Michigan State University). Euskadi Literatura saria eskuratu zuen 2014 urtean, euskarazko saiakera modalitatean.[1] Unamuno saioa saria ere irabazi zuen 2015 urtean Globalizazioak eta Erdi Aro berria: diferentzien itzuleraz lanarekin.[2] Jatorriz ingelesez idatzitako lehen euskal literaturaren historia argitaratu zuen 2016 urtean: Before Babel: A History of Basque Literatures (2020an euskarazko itzulpenean argitaratua: Babel aurretik: euskal literaturen historia bat)

Joseba Gabilondo

Bizitza
JaiotzaUrretxu1963ko ekainaren 12a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Michigan Estatuko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon
Jasotako sariak

Inguma: joseba-gabilondo-alberdi Literaturaren Zubitegia: 850

Euskal literatur kritikaren alorrean trilogia bat idatzi ondoren (Nazioaren hondarrak, New York-Martutene, Babel aurretik), beste trilogia bat idazteari ekin dio, teoria kritikoaren bidetik, globalizazioaz. Bigarren trilogiaren lehenengo bi liburuak argitaratu ditu oraingoz: Globalizazioak eta Erdi Aro berria eta Populismoaz. Hirugarren liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa.

Estatu espainiarrari buruzko beste trilogia bat ere hasi du. Lehen liburua 2024an argitaratu du: España postimperial: Ideologías del imperio restaurativo. Hurrengo liburuaren behin-behineko izenburua zera da: Atlantic Spain: Literature, Postimperialism, and the Long Nineteenth Century (1766-1923).

Lanak aldatu

Saioak

Narratiba

Erreferentziak aldatu

  1. Astiz, Iñigo. (2014-10-08). «Euskadi literatura saria, Atxagarentzat» Berria.
  2. «[2»] Berria (Noiz kontsultatua: 2015-12-18).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.