Jose Ramon Zubillaga

euskal idazlea

Jose Ramon Zubillaga (Bedaio, 1891ko urtarrilaren 3a - Buenos Aires, Argentina, 1975eko abenduaren 25a) gipuzkoar idazlea izan zen. Euskal emigrantea Argentinan, han aberastu egin zen. Bere lan guztiak euskaraz idatzi zituen. Autodidakta zen.

Jose Ramon Zubillaga
Bizitza
JaiotzaBedaio1891ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1975eko abenduaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Jaioterrian artzain eta Tolosan arotz ibili ondoren, Argentinara joan zen; Bahia Blancan esne-saltzen ibili zen. Handik Buenos Airesera jo zuen eta kafe-etxe bat hartu zuen. 37 urte zituelarik Mariana Saldubehere lapurtarrarekin ezkondu zen Urte batzuk geroago Beti Jai izeneko frontoia eta jatetxea eraiki zuen. 1964an autobiografia lan bat argitaratu zuen, Auspoa liburu sailean, Lardasketa izenburuarekin. Liburu horretako hitz laua herri literaturaren alorrean sartzen da bete-betean. 1972an Ekin argitaletxean Euskaldunak Argentinan saiakera plazaratu zuen. Bi liburu argitaratu gabe utzi zituen: Ene sorterria eta Aralarko lapurra.[1]

Obra aldatu

  • Lardasketa (Parrez ta negarrez Bedayo'tar batek Argentina'n idatzia), Auspoa liburu saila 40-41 zk., Tolosa, 1964. Lan honetan Antonio Zavalaren zuzenketak nabariak dira.[2]
  • Euskaldunak Argentinan, Ekin, Buenos Aires, 1972.[3]
  • Ene sorterria, argitaratu gabea.
  • Aralarko lapurra, argitaratu gabea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu