Jose Maritorena
Amaiurko bertsolaria (1882-1953)
Jose Maritorena Ezurmendi[1] (Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a - Amaiur, 1953ko martxoaren 27a)[2] nafar bertsolaria izan zen.
Jose Maritorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amaiur, 1882ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Amaiur, 1953ko martxoaren 27a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza aldatu
Gurasoak José María etxalartarra eta Juana Francisca amaiurtarra zituen.
Mixel Dargaitzekin ibiltzen zen bertsotan. Bi bertso-sail gordetzen dira Maritorenak jarriak: Nere maitiarentzat eta Landibartarren bide berria, Antonio Zavalak bildu eta Bidasoa aldeko bost bertsolari (1970) izeneko liburuan argitaratu zituenak. Bestalde, Aita Donostiak jaso zizkion ipuin zaharrak eta Jorge de Riezuk argitaratu zituen Príncipe de Viana agerkarian, 1967an.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopediak Ezurmendia jasotzen du.
- ↑ Zavala, Antonio. (1970). Bidasoa aldeko bost bertsolari. Auspoa, 112 or..
Ikus, gainera aldatu
Kanpo loturak aldatu
- Joxe Maritorena, Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus