Jose Maria Juaristi Mendizabal, pilota arloan Atano VII.a deituraz ezaguna (Azkoitia, Gipuzkoa, 1912ko maiatzaren 7a - ?, 1996) esku huskako pilotaria izan zen.[1]

Atano VII.a
Izen osoa: Jose Maria Juaristi Mendizabal
Jaiotza data: 1912ko maiatzaren 7a
Jaioterria: Azkoitia ( Gipuzkoa)
Heriotza data: 1996
Heriotza herria: ? ()
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: Aurrelaria
Debutatze data: 1928

Aurrelari jokatzen zuen. Atano anaietan laugarrena izan zen. Juaristitarrak pilotari saiatuak ziren, horietatik sei profesionalak eta beste bat pilotagilea. Famatuena Atano III.a izan zen.

Bitan buruz buruko txapelketa nagusian txapeldunordea izan zen: 1942an eta 1944an. Bietan Atano III.a anaia nagusiak irabazi zuen. Lehendabizikoan, inoiz anaia biren artean jokaturiko final bakarrean, biek iruzurrik egingo ez zutela zioen agiria sinatu behar izan zuten. Bigarrenean, berriz, bi partidatara jokatu zen finala: Jose Aramendi «Felipe» lehenengo Atano VII.aren aurka eta gero Atano III.aren aurka aritu zen, eta bi partidak galdu zituen.

1945ean, Atano IV.a anaiarekin batera binakako txapelketa nagusia irabazi zuen.

Buruz buruko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1942 Atano III.a Atano VII.a 22-05 Gros
1944 Atano III.a Felipe 22-08 Deportivo

Binakako finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1945 Txikito Iraetakoa(1) - Lazkano Atano VII.a - Atano IV.a 22-17 Gros

(1) Txikito Iraetakoak finalean Onaindia ordezkatu zuen.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.