Jose Maria Belaustegigoitia

futbolari arabarra

José María Belaustegigoitia Landaluze (Bilbo, 1889ko maiatzaren 15a - Mexiko Hiria, 1964ko irailaren 4a), Belauste izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.[1] Euskaldunberria zen.

Jose Maria Belaustegigoitia

Bizitza
JaiotzaBilbo1889ko irailaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1964ko irailaren 4a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, abokatua eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1906 / 19243000
Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192031
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Abertzale Ekintza

FIFA: 293165 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Laudiotik Bilbora joandako familia batean jaioa, zuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean.

1909. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, hamabi denboraldi egin zituen taldean, 1910etik 1922. urtera bitarte.[2] Sei errege kopa irabazi zituen, eta Anbereseko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.[3]

Espainiako selekzioarekin jokatu zuen, eta, 1920ko Olinpiar Jokoetan, «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[4][5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]

Politikoki abertzale sutsua izan zen, eta bere anaia Federico EAJren sortzaileetako bat izanik. Jose Maria ere EAJko militante izan zen, oso gaztetatik, eta 1910ean, 21 urte zituela, EAJko gaztediko futbol arduradun zen. 1930ean, jeltzaleen alderdia utzita, Eusko Abertzale Ekintza alderdia sortzen lagundu zuen; luzaro gabe, ordea, bere fede katolikoak bultzatuta, EAJra itzuli zen. Gerra Zibilaren ondoren, Mexikon erbesteratu zen, eta han zenbait talde entrenatu zituen.

Tituluak aldatu

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1910
Errege Kopa Athletic Club 1911
Errege Kopa Athletic Club 1914
Errege Kopa Athletic Club 1915
Errege Kopa Athletic Club 1916
Errege Kopa Athletic Club 1921

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. www.athletic-club.net
  3. www.sports-reference.com
  4. Jon Rivas: «El inspirador de la "furia española" fue un vasco», El Mundo, 2008-06-15.
  5. «La furia española»
  6. «José María Belaustegigoitia Landaluce», miathletic.com webgunean.
  7. Daniel Gómez Amat (2007): La patria del gol: fútbol y política en el Estado español, Alberdania, 2007. Ikus 33. orrialdea.

Kanpo estekak aldatu