Jose Luis Ugarte Hernández (Areeta, 1928ko azaroaren 6Getxo, 2008ko uztailaren 27) euskal marinela zen.

Jose Luis Ugarte
Bizitza
JaiotzaAreeta1928ko azaroaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo2008ko uztailaren 27a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakestropadalaria

Inguma: jose-luis-ugarte-garrido

Biografia aldatu

Nautika ikasi zuen eta Liverpoolen merkatalontzi batean lan egin zuen. 1960an utzi eta 1969 eta 1989 artean Castrol enpresarako lan egin zuen. 1995ean, Getxoko seme kuttun bihurtu zen.

Palmaresa aldatu

  • 1979an lehendabiziko bakarkako estropadan hartu zuen parte Falmouth-Azoreak-Falmouth (AZAB) izenekoa, bigarrena izanik.
  • 1980an Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen OSTAR izeneko estropadan hartu zuen parte.
  • 1984an berriro OSTAR estropadan hartu zuen parte. Bere klaseko hirugarren postuan bukatu zuen Orion Iru itsasontzian.
  • 1987an AZAB (Falmouth Azores and Back) estropadan berriro hartu zuen parte, garailea izanik. Orion Iru zuen itsasontzia.
  • 1988an Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen CARLSTAR izeneko estropadan parte hartu eta hirugarrena bukatu zuen. Castrol Solo izeneko itsasontzi berria zuen.
  • 1992ko OSTAR estropadan parte hartu zuen. Euskadi Europa 93 BBK itsasontzia erabiliz, 9.a izan zen.
  • 1992an lehendabizikoz Vendée Globe estropadan hartu zuen parte. 135 egun, 6 ordu eta lau minutu behar zituen estropada bukatzeko.
  • 1994an BOC Challenge izeneko estropadan hartu zuen parte.
  • 1998. urtean Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen Carlsberg Single-handed Trans-Atlantic Race (CARLSTAR) izeneko estropadan parte hartu zuen. Bere Monohulls klaseko eta Castrol Solo izeneko itsasontziak 17 egun 21 ordu eta 47 minutu erabili zituen ibilbidea betetzeko.

Kanpo loturak aldatu