Jose Francisco Rojo

futbolari bizkaitarra

Jose Francisco Rojo Arroita (Bilbo, 1947ko urtarrilaren 28a - Leioa, 2022ko abenduaren 23a), Txetxu Rojo eta Rojo I.a izengoitiez ezagunagoa, bizkaitar futbolaria eta futbol entrenatzailea izan zen. Ezker hegaleko aurrelaria zen, eta hamazazpi urtez aritu zen Athleticekin Espainiako lehen mailan.[1] Hemezortzi partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin. José Ángel Rojo futbolariaren anaia zen.[2][3]

Jose Francisco Rojo

Bizitza
JaiotzaBilbo1947ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLeioa2022ko abenduaren 23a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1965 / 196535
Athletic1965 / 198241348
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1965 / 196511
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1969 / 197030
Espainiako futbol selekzio nazionala1969 / 1978183
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera177 zentimetro

FIFA: 57075 UEFA: 38120 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Jose Francisco Rojo Bilbon jaio zen, Begoñako Gurutze auzoan, Mallonako futbol zelaitik gertu. 1965-1966 denboraldian egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin, Piru Gaintza entrenatzaile zela, Córdobaren aurka. Harrezkero, hamazazpi denboraldi egin zituen taldean, 1965etik 1982ra. Oso jokalari fina eta trebea zen baloiarekin, eta ezker hegaletik min handia egin ohi zien aurkariei. Abiadura eta baloiarekin zeukan trebezia baliatzen zituen, eta gol mordoxka bat oparitu zien taldekideei erdiraketak eginez.[1]

Athleticekin 541 partida jokatu zituen eta 68 gol sartu. Espainiako bi kopa irabazi zituen; 1969an, Elxen aurka (1-0), eta 1973an, Castellónen aurka (2-0). UEFAko txapeldunorde ere izan zen 1977an. 1982ko martxoaren 23an, futbola uztear zegoela, San Mamesen agur partida bat prestatu zion Athleticek Ingalaterrako selekzioaren aurka; Ingalaterrak klub baten aurka jokatzen zuen lehen aldia izan zen.[1]

Entrenatzaile moduan, 1986-1987 denboraldian egin zuen debuta, Athleticen bigarren taldean, eta handik hiru urtera eseri zen lehen taldeko prestatzaile gisa San Mamesko aulkian. Urtebete iraun zuen karguan, baina, hamar urte geroago, 2000-2001 denboraldian, berriro fitxatu zuen Athleticek. Celta, Osasuna eta Zaragoza ere zuzendu zituen, besteak beste, eta galiziarrekin Lehen mailara igotzea lortu zuen 1991-1992 denboraldian. 2004an zuzendu zuen azken kluba: Rayo Vallecano.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Mujika Telleria, Beñat. Txetxu Rojo zendu da. Berria, 2022ko abenduak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  2. «Txetxu Rojo hil da, Athletic Clubeko jokalari historikoa» EITB 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).
  3. «Txetxu Rojoren omenezko ekitaldiak» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-25).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu