José Mujica
José Alberto Mujica Cordano —eskuarki José Mujica edo Pepe Mujica izen-deiturez ezaguna— (Montevideo, Uruguai, 1935eko maiatzaren 20a) politikaria da, Uruguaiko lehendakari izana 2010-2015 bitartean.
Bizitza aldatu
Gaztaroan Alderdi Nazionaleko militantea izan zen. 1960ko hamarkadaren erdialdean Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua talde gerrillariaren sortzaileetako bat izan zen. Garai hartan egindakoagatik, hamalau urtez preso egon zen.[1] 1985eko amnistiaren ondorioz aske gelditu ostean, Herri Parte-hartzearen Mugimendua eratu zuen. Talde hura Fronte Zabalaren barnean sartu zen. 1995ean legebiltzarkide hautatu zuten, eta 2005-2008 bitartean Abeltzaintza, Nekazaritza eta Arrantza ministroa izan zen.[1] 2009ko azaroaren 29an egindako presidentetza hauteskundeak gehiengoa lortuta,[2] Uruguaiko lehendakari izan zen 2010-2015 bitartean.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Mujica |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Mujica |
- Iñaki Aramaio: «Jose Mujica: "Ez dago gizon ordezkaezinik; kausa ordezkaezinetan sinesten dut"», Berria, 2015-10-18.