José María Rodero

aktore espainiarra

José María Rodero Luján (Madril, Espainia, 1922ko abenduaren 26a - 1991ko maiatzaren 14a) antzezlea izan zen. Rodero antzerkiko interprete bikaina izan zen, eta zinemagintzan arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, antzerkirako zuen trebetasun bera erakutsi zuen telebistarako egindako lanetan ere. Espainiako antzezlerik onenetakotzat hartua da, XX. mendearen bigarren erdiari dagokionez batez ere, eta oso izen ona izan zuen ikusleen eta kritikaren artean; kritikak sarritan nabarmendu izan zuen bere ahots gozoa, erregistro ugari antzezteko aproposa, eta agertokian erakusten zuen trebetasun, gizatasun eta handitasuna.

José María Rodero
Bizitza
JaiotzaMadril1922ko abenduaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1991ko maiatzaren 14a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Elvira Quintillá  (1947 -  1991)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0734624 Allocine: 148250
Find a Grave: 11897845 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ingeniaritza agronomoko ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta antzerkian murgildu zen buru-belarri. Horrela hasi zen lanean Compañía del Teatro Español eta María Guerrero konpainietan, besteak beste, harik eta azkenik bere konpainia osatu zuen arte, bere emazte Elvira Quintilla antzezlearekin.

Lanak aldatu

Lan asko egin zituen aipatzeko modukoak, baina bereziki azpimarratzekoak ditu Luces de bohemia (1920), Calígula (1945) eta Los emigrados (1974). Jorge Márquezen Hazme de noche un cuento obraren estreinaldia prestatzen ari zen hil zenean.

Erreferentziak aldatu