José Luis Garci, izen osoa José Luis García Muñoz (Madril, 1944ko urtarrilaren 20a), espainiar zinemagilea da.

José Luis Garci

Bizitza
JaiotzaMadril1944ko urtarrilaren 20a (80 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaManuel García Meana
Ezkontidea(k)Andrea Tenuta (en) Itzuli  (2004 -
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista aurkezlea, idazlea eta zinema aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

IMDB: nm0305054 Allocine: 63540 Allmovie: p190042 TCM: 518492 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua Asignatura pendiente (1977) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da Solos en la madrugada (1978), esaterako, eta Las verdes praderas (1979). Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eman zioten Volver a empezar (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen Oscarra izan zen gainera.

Horietaz gainera, El crack (1980), El crack II (1983), Sesión continua (1984) eta Asignatura aprobada (1987) filmak ditu aipagarrienak. 1990eko hamarkadan, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, 1994an hasi zen berriro zinema zuzentzen, Canción de cuna filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost Goya. 1997an, La herida luminosa zuzendu zuen. 1998an, El abuelo filma estreinatu zuen, eta You Are the One, 2000n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren Sangre de mayo (2008) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu