José Javier Alfaro Calvo

José Javier Alfaro Calvo (Cortes, 1947ko azaroaren 5a) nafar irakasle, ilustratzaile eta idazlea da.

José Javier Alfaro Calvo

Bizitza
JaiotzaCortes1947ko azaroaren 5a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, idazlea eta irakaslea

Biografia aldatu

Cortesen, 1947an jaioa, Eliz-filosofia, Magisteritza eta Filologia Hispanikako ikasketak egin zituen. 1974tik Tuteran bizi da eta bertan Griseras Eskola Publikoan matematikako irakasle bezala lan egin zuen; ikastetxe horretan 1978tik 1982ra zuzendaria izan zen. Filologia Hispanika bukatu ondoren, herri bereko Benjamin Tuterakoa Institutuan gaztelaniazko irakasle bezala lan egin zuen. 2009an erretreta hartu zuen.

Gaur egun sorkuntza literarioari eta artistikoari emana dago. Eskola askotan poesia zabaltzeko ekintzak aurrera eramaten ditu. Traslapuente aldizkariaren sortzailea eta erredakzio batzordeko kidea da, bestetik.[1] Egunkari eta aldizkari desberdinetan kolaboratzen du.[2][3]

Obra literarioa aldatu

  • Cuatro poetas tudelanos (1985, Arribas, Bordonaba eta Ros-ekin batera).
  • Memoria del olvido (Medialuna Ediciones, 1991).
  • Sonetos a cuatro voces (1994, con Bordonaba, Buñuel eta Juan Colino-rekin batera).
  • Magiapalabra (Hiperión, Ajonjolí, egilearen marrazkiekin, 1995).
  • Asfalto y piel (Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzari Saria, 1999).
  • Poemímame (Hiperión, Ajonjolí, egilearen marrazkiekin, 2001).
  • Navarra de la A a la Z (Everest, 2007).
  • Maneras de quitar el polvo (KRK Ediciones, Gijóneko Ateneo Jovellanos saria, 2011).
  • Nanas para dormir animales (Olifante infantil, 2012).
  • Arena y nube (Hiperión, Ajonjolí, egilearen marrazkiekin, 2013).
  • De miel y de hiel (Ed. Traslapuente, 2013, Juan Colinorekin).
  • Las lunas de Mazeh (Ed. Traslapuente, 2016).[3]

Sariak aldatu

Asko dira irabazi dituen sariak. Hona hemen batzuk:

Poesia aldatu

  • "Aoiz hiria" 1986 eta 1999
  • "Martínez Baigorri", Lodosa 1987
  • "Castel Ruiz", Tutera 1986
  • "Callosa de Segura" (Alicante) 1989
  • "Universidad Popular de Puertollano" 1990
  • "Ciudadela", Iruñea, 1992
  • "Nafarroako Gobernuaren Sormenari Saria", 1994
  • "Poesía del mar", Madril, 1998
  • "Ciudad de Ponferrada" 1998
  • "Ayuntamiento de Reinosa" 2000
  • "Ciudad de Tudela" 2001
  • "Villa de Cadreita" 2002
  • "Fray Luis de León Poesia Saria", 2005
  • "Zilarrezko Zahorí", 2010
  • "Ateneo Jovellanos Nazioarteko Saria", Gijón, 2010

Narratiba aldatu

  • 1995: Tuterako Udalaren "Nafarroa" ipuin-leihaketa
  • 1996: "Ximénez de Rada" Institutuaren saria
  • 2001: "Cadreita Herria" saria
  • 2001: Martzillako "Ana de Velasco" saria
  • 2006: "La Felguera" saria
  • 2008: Fernández Lema Fundazioaren ipuin-leihaketa, Ḷḷuarcan

Artista plastikoa aldatu

Margolaritzaren alorrean ere erakusketa batzuk eginak ditu; halaber ere erakusketa kolektiboetan parte hartu du. Afixagile bezala sari desberdinak eskuratu ditu: Tuterako Kartel Leihaketa 1987an eta 1988an, Lizarran 1990ean. Ilustratzaile bezala, bestetik, liburu desbedinak ilustratu ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. a b .

Kanpo estekak aldatu