José Antonio Momeñe

txirrindulari bizkaitarra

José Antonio Momeñe Campo (Zierbena, Bizkaia, 1940ko abuztuaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 2010eko abenduaren 23a) euskal txirrindularia izan zen, 1960ko hamarkadan profesionala. Biloba Iñigo Elosegi ere txirrindularia da.

José Antonio Momeñe

Bizitza
JaiotzaZierbena1940ko abuztuaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBarakaldo2010eko abenduaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1960-1966
Fagor 1967-1969
Werner 1970-1970
 

Ibilbidea aldatu

Amateur mailan 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetako errepide eta talde-erlojupeko probetan hartu zuen parte, non 8.a izan zenez diploma olinpikoa lortu zuen.

1962an Kas taldean sartu eta profesional bihurtu zen. Urte hartan Andaluziako Itzulia irabazi zuen.

1964an Espainiako Vueltan 8.a eta 1966an 5.a izan zen, azken honetan etapa bat ere lortu zuen.

1965ean Espainiako Txirrindularitza Txapelketan txapeldunordea izan zen.

1966. urtea izan zen, zalantzarik gabe, bere kirol ibilbideko onena. Urte horretan, Espainiako Vueltan etapa bat irabazi zuen eta 5. amaitu zuen sailkapen orokorrean, horretaz gain, etapa bat irabazi zuen Dauphine Liberen, baina, beharbada, garrantzitsuena, Frantziako Tourrean lorturiko sailkapen orokorreko laugarren postua izan zen. Tour horretan, kirol honetako aditu askoren iritziz, bere kirol zuzendariak hobeto jokatu izan balu, sailkapen are hobeagoa lortuko zuen. Tourra amaitzeko hiru etapa falta zirelarik, sailkapen orokorreko 4. postuan zegoen, Jacques Anquetil edo Raymond Poulidor bezalako txapeldun handien aurretik, eta ihesaldi garrantzitsu batean sartu ahal izan zen. Tropelari denbora asko hartuta, etapa amaitzeko kilometro gutxi falta zirenean, Frantziako Tourreko lider birtuala zen. Hala ere, taldeko autotik Dalmacio Langarikak gidatua, agindu bat jaso zuen: "Ez jarraitu tiratzen". Momeñek ez zuen ulertu, urte hartako Tourra eskuratzeko aukera ederra baitzuen, baina Dalmaciori, zuzendaria izanik, kasu egin behar zion, eta erreleboak emateari utzi zion. Momeñeren haserrea izugarria izan zen; etapa amaitzean bizikleta bota zuen protesta moduan eta Tourra uzteko zorian egon zen. Gregorio San Miguel taldekideak bizikletan jarraitzeko animatu behar izan zion. Tourra bukatzeko egun bat falta zenean, erlojupekoan Poulidorrek Momeñe gainditu zuen, baina, aldi berean, Momeñek, sailkapen nagusian bere aurrean zegoena ere gainditu zuen. Tourreko 4. postua beraz gazi-gozoa izan zen Momeñerentzat eta horen ondorioz, hurrengo urtean KAS taldea utzi eta Fagor taldearen lerroetara joan zen.

1967an Fagorren aritu zen eta hurrengo urtean Italiako Giroan etapa bat eta Elola Saria lortu zituen.

1969an, Espainiako Txirrindularitza Txapelketan hirugarren sailkatu zen.

1970ean Werner taldean eman zuen azken urte profesional moduan. 1971an bizikleta utzi eta zuzendari bihurtu zen Wernerren bertan bi urtez.

Palmaresa aldatu

1960

1961

  • 3. Espainiako errepide txapelketan (amateurrentzako)

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

1969

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970
Italiako Giroa - - - - - - UT - -
Frantziako Tourra - - - 34. 4. - - UT -
Espainiako Vuelta - 16. 8. - 5. - 17. 29. -
Munduko errepideko txapelketa   - - - - - 23. - - -

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu