Jorge Pineda

arraunlari espainiarra

Jorge Pineda Matabuena (Bilbo, 1997ko apirilaren 23a -) bizkaitar arraunlari paralinpikoa da, urritasun fisikoko PR3-PD maila mailan aritzen dena.

Jorge Pineda
Bizitza
JaiotzaBilbo1997ko apirilaren 23a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

2018an Munduko Txapelketan Plovdiven (Bulgaria), skiff PR2 1x proban (besoak eta enborra mugi ditzaketen kirolarientzat) zazpigarren postuarekin egin zuen debuta. Hilabete batzuk lehenago zilarra bereganatu zuen Virginiako (AEB) munduko ergometro txapelketan. 2019an laugarrena izan zen Linz-Ottensheimgo (Austria) Munduko Txapelketan.[1]

2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.