Jorcasko gaztelua (aragoieraz: Castiello d'Exorcas ) Teruelgo probintzian dagoen Jorcas herriko eraikina da.[1] 2006tik inguru arkeologiko gisako kultura ondasunaren izendapena du. Jatorrizko gazteluaren erorkinak bakarrik gelditzen dira. 1214an Antso VII.a Nafarroakoaren eskuetara pasa zen.

Jorcasko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaTeruelgo probintzia
Aragoiko udalerriaJorcas
Koordenatuak40°32′34″N 0°45′14″W / 40.542847°N 0.753781°W / 40.542847; -0.753781
Map
Ondarea

Erorkinak aldatu

XIII. mende aurreko gazteluaren aztarna gutxi batzuk gordetzen dira: harginlan horma batzuk eta dorre handi baten oinarria, hau ere hargilanez egina; dorreoi horrek oinplano pentagonala zuen eta izkinak harlanduez indartuta. XX. mende bukaeran lekuan ur-deposito bat eraiki zen. Eraikina Chopo Cabecero del Alto Alfambra parke kulturalaren barruan jasota dago, babes berezia behar duen elementu gisa.​

Historia aldatu

Ez daude datu asko. Antza denez, lehen eraikina XIII. mende baino aurrekoa izan zitekeen. 1214an Antso VII.a Nafarroakoaren eskuetara pasa zen.[2] 1285ean Zaragozako apezpikuaren jabegoa zen; XVI. mendean Fadrique Portugalgoak eraberritzeko agindua eman zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu