Jonas eta hozkailu beldurtia

Juan Kruz Igerabide, Mikel Valverde, Aizkorri, 1998

Jonas eta hozkailu beldurtiaJuan Kruz Igerabidek[1] idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean sailkatua. Lehenengo edizioa 1998. urtean argitaratu zen Aizkorri argitaletxearen bidez eta edizioaren ilustratzailea Mikel Valverde[2] izan zen.

Jonas eta hozkailu beldurtia
Datuak
IdazleaJuan Kruz Igerabide (1998)
Argitaratze-data1998
GeneroaIpuina
Jatorrizko izenburuaJonas eta hozkailu beldurtia
HizkuntzaEuskara
ArgitaletxeaAizkorri
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaMikel Valverde
BildumaMendi sorgindua
Orrialdeak36 or.
ISBN978-84-8263-310-7
Datu gehigarriak
Juan Kruz Igerabide, Jonas eta hozkailu beldurtia liburuaren pasarte bat irakurtzen.

Argumentua aldatu

Jonas txikia bakar-bakarrik geratu da etxean, ama dendara jaitsi bitartean. Beldurrak irentsi du Jonas txikia, eta etxeko gauza guztiak ere beldurrez daudela iruditzen zaio. Zeure hozkailua ere beldurtia al da?

Pertsonai nagusiak aldatu

Jonas, protagonista nagusia. Haurra da.

Itzulpenak aldatu

Gaztelaniaz: Jonás y el frigorífico miedoso (ilustratzailea: Mikel Valverde) ISBN 84-241-3369-2

Sariak aldatu

1999 - Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura

Erreferentziak aldatu

  1. interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
  2. Valverde, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).

Kanpo estekak aldatu