Jokin Inza Garmendia (Bergara, 1924ko otsailaren 24a - Donostia, 2008ko urriaren 1a) EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetako bat izan zen.

Jokin Inza
Bizitza
JaiotzaBergara1924ko otsailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2008ko urriaren 1a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Frankismoaren aurkako borrokalari sutsua izan zen klandestinitatean. Hori dela eta, 3 urte egon zen preso frankismoaren aurkako propaganda egiteagatik. Aske utzi zutenean lehendabizi Frantziara ihes egin zuen eta ondoren Venezuelara. Euskal erresistentzian funtsezkoa izan zen, Venezuelatik Radio Euskadiren sorrera bultzatu baitzuen.

Sabino Arana Fundazioan ibili zen ere. 2006ko ekainaren 20an Hombre libre sin patria libre liburua aurkeztu zuen Bergaran.

Lanak aldatu

  • Hombre libre sin patria libre (2006)


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.