John Ray "Johnny" Cash (Kingsland, Arkansas, 1932ko otsailaren 26aNashville, Tennessee, 2003ko irailaren 12a) country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista izan zen, historiako handienetakoa[1]. 90 milioi album baino gehiago saldu zituen 50 urteko lanaldian[2].

Johnny Cash

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJ. R. Cash
JaiotzaKingsland1932ko otsailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNashville2003ko irailaren 12a (71 urte)
Hobiratze lekuaHendersonville Memory Gardens (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
AitaRay Cash
AmaCarrie Cloveree Rivers
Ezkontidea(k)Vivian Liberto (en) Itzuli  (1954ko abuztuaren 7a -  1966)
June Carter  (1968ko martxoaren 1a -  2003)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea eta gitarra-jotzailea
Altuera1,88 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe Highwaymen (en) Itzuli
Million Dollar Quartet (en) Itzuli
Johnny Cash & The Tennessee Two
Johnny Cash & June Carter
Genero artistikoacountrya
outlaw country (en) Itzuli
gospela
rock-and-rolla
Rockabillya
bluesa
herri-musika
Ahots motabaritono baxua
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaSun
Charly Records
Columbia Records
American Recordings (en) Itzuli
House of Cash (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoahautagai independente

johnnycash.com
IMDB: nm0143599 Allocine: 69103 Rottentomatoes: celebrity/johnny_cash Allmovie: p84394 Metacritic: person/johnny-cash TV.com: people/johnny-cash IBDB: 487534
Facebook: johnnycash Twitter: JohnnyCash Instagram: johnnycash MySpace: johnnycash Youtube: UCiGs21G3KeE2tpbbMPzn9Qg Bandcamp: johnnycashSouncloud: johnnycash Spotify: 6kACVPfCOnqzgfEF5ryl0x iTunes: 70936 Last fm: Johnny+Cash Musicbrainz: d43d12a1-2dc9-4257-a2fd-0a3bb1081b86 Songkick: 483720 Discogs: 135946 Allmusic: mn0000816890 Find a Grave: 7863405 Deezer: 405 Edit the value on Wikidata

Ahots sakona, janzkera iluna, Cashek horrela hasi ohi zituen bere emanaldiak: Hello, I'm Johnny Cash (Kaixo, Johnny Cash naiz). Abesti asko eta askok ("I Walk The Line", "Folsom Prison Blues", "Man in Black"...) tristura islatzen dute, errua, moralitatearen kezka eta barkamena. Umorea ere erakusten du, ordea: "One Piece At A Time", "The One On The Right Is On The Left", "A Boy Named Sue", eta beste gai ugari era bai. Hala ere, arrakasta handienetako batzuk beste artista batzuen abestiekin lortu zituen, hala nola, Nine Inch Nailsen "Hurt"[3][4], Depeche Moderen "Personal Jesus", eta Joe Strummerrekin batera grabatu zuen Bob Marleyren "Redemption Song"-en bertsioekin.

Bizitza aldatu

 
Johnny Cash, Vivian Liberto eta umeak 1961ean
 
Johnny Cash eta June Carter 1969an

John Ray Cash Kingslanden (Arkansas) jaio zen. Aita Ray Cash izan zen eta ama, berriz, Rivera Carrie. Johnny 7 seme-alabetatik bigarrena izan zen, eta Arkansasko Dyess herrian hazi zen[5]. Jack, Joanne, Louise, Reba, Roy eta Tommy ziren bere senide eta azken anaia gazteen honek ere ospea lortuko zuen. JR izena eman zioten gurasoen izena ezin erabaki zebiltzalako eta adostutako bakarra inizialak izan ziren[6]. Armadan sartu zenean, ez zioten hori onartu eta izen bat idatzi beharrean izan zen (John R Cash), baina 1955ean, Sun Recordsekin sinatu zuenean, Johnny Cash erabili zuen[7].

Bost urte zituenean, JR kotoi soroetan zebilen lanean, bere familia osoa bezala. Sendiak gorabehera ekonomiko latzak jasan behar izan zituen, eta haien etxaldea gutxienez bi alditan urak hartu zuen. Five Feet High and Rising handiak hor aurkitu zuen bere inspirazioa[8], ondorengo lan askok bezalaxe.1944an, Jack anaia zaharrenak istripu larria jasan zuen eta handik gutxira hil zen. Johnny errudun sentitu zen bizitza osoan. Hilzorian zegoenean, Jackek zerua ikusten zuela esan zuen eta aingeruak ere bai. Zenbait hamarkada geroago, Cashek anaia galdua zeruan aurkitzeko itxaropenaz hitz egiten zuen artean[8].

Ama eta lagun baten ondoan ikasi zuen Johnnyk gitarra jotzen eta berehala hasi zen abestiak egiten. Gerora gospel abestiak grabatu zituen eta Jack Benny programan jartzen zuten irlandar musikak ere eragina egin zion. Armadan sartu zenean, Landsbergera joan zen, Alemaniara. Hantxe egin zuen bere lehen banda: The Landsberg Barbarians[9]. 1954ko uztailaren 3an erretiratu zen eta Texasera itzuli.

1951ko uztailaren 18an, Vivian Liberto ezagutu zuen San Antonion. Hiru asteko harreman baten ondoren, Alemaniara joan beharrean izan zen eta, bananduta egon ziren hiru urteetan, amodiozko karta ugari idatzi zioten elkarri[10]. Itzuli eta hilabetera, 1954ko abuztuaren 7an, ezkondu ziren. Lau alaba izan zituzten: Rosanne, Kathy, Cindy eta Tara. Drogak eta alkohola eta emakume ugariekin izandako abenturak bikotea banantzen joan ziren, batez ere, bigarren emaztea izan zuen June Carter ezagutu zuenean. 1966an, Vivianek dibortzioa eskatu zion[11].

1968an, Johnnyk zuzenean eskatu zion Juneri ezkontzeko[12]. Askotan errepikatu behar izan zion eskaria eta ezezko biribilak jaso zituen, baina harremana gero eta estuagoa zen eta elkarrekin bukatu zuten. 1970eko martxoaren 3an, seme bat izan zuten, John Carter Cash. Bikoteak lankidetzan jarraitu zuen beste 35 urtez, 2003an June hil zen arte. Lau hilabete gehiago iraun zuen Johnnyk.

Muga errazak hautsi nahian aldatu

 
Johnny Cash eta The Tennessee Three 1963an

1950eko hamarkadaren bukaeran, Cashek anfetaminak hartzen zituen, baina 1960ko hamarkadaren hasieran izan zen hori benetako arazo. Konpultsioz edaten zuen eta anfetak hartzen zituen erruz, adikto bihurtu zelarik. Johnnyk drogak ezkutatu ohi zituen, baina ez gutxitan ahaztu egiten zitzaion non eta pisukideari lapurreta esleitzen zion. Esna mantentzeko hartzen zituen eta aktibitatea ez jaisteko.

1965ko ekainean, haren kamioiak su hartu zuen, eta izugarrizko sutea eragin zuen Kaliforniako Los Padres Baso Nazionalean. Suak 508 akreko eremua suntsitu zuen (2,06 kilometro koadro), hiru menditako hostaila larri hondatu, eta 53 kondor zeuden tokian, 49 akabatu zituen. Gobernuak demanda jarri zion eta 82.001 dolar behintzat ordaindu behar izan zituen egindako pikardiagatik[13][14][15].

Zazpi alditan egon zen kartzelan, baina gau bakarreko egonaldiak normalean. Arazo handiena 1965eko bira egiten ari zenean izan zuen, Texasen atxilo hartu zutenean narkotikoak zeramatzalako. Gitarraren zorroan zeuden anfetaminez gain, Mexikotik heroina kontrabandoan ari ote zen susmoan atxilotu zuten, baina narkotikoak errezetaz lortzen zituen eta zigorra ez zen erabat gauzatu. 1965eko maiatzaren 11n ere atxilotu zuten, Starkvillen, Mississippin, gau erdian etxe batean loreak lapurtzera sartu zelako. 1960ko hamarkadaren erdian ateratako lanek tristura eta arazoak islatzen dituzte. Adikzioa momentu okerrenetakoan zegoen eta bizitza gozoa eragozten zion. Vivienekin zuen harremana porrotera joan zen eta emanaldi batzuk bertan behera utzi beharrean izan zen.

Georgiako kartzela batera eraman zuten auto istripu baten ondoren. Errezetapeko drogak zeramatzan aldean berriro. Gaua kartzelan pasatu beharra izan zuen. Ralph Jones sheriffarekin elkarrizketa luzea izan zuen, hark bere jarreraren arriskuaz hitz egin ziolarik. Gerora, Johnny kartzela horretara itzuli zen emanaldi itzela eskaintzeko. 9.000 pertsona besterik bizi ez ziren herri batean, 12.000 pertsona bildu zituen eta 75.000 dolar jaso ziren eskola berria eraikitzeko[16].


1968an, utzi zituen drogak. Aurrez, bere buruaz beste egiteko saiakerak izan zituen baina, nolabait, zulotik irtetea lortu zuen. Hori zen Junek jarritako baldintza berarekin ezkondu nahi bazuen, eta bere burua garbitu zuen.

Folsom Prison Blues aldatu

1958ko urtarrilaren 1ean, eman zuen lehen emanaldia presondegi batean, San Quentinen, eta horrela hasi zen kartzeletan eskaini zituen kontzertu andana[17]. Binilo pare bat irten zen handik: Johnny Cash in Folsom Prison (1968) eta Johnny Cash in San Quentin (1969).

AEBetan ezezik, 1972an, Suediako Österåkerreko kartzelan ere jo zuen. Suedieraz ere hitz batzuk esan zituen, eta hango presoek biziki eskertu zioten hori.

The Man in Black aldatu

 
Johnny Cash eta Richard Nixon 1972an

1969tik 1971ra bitartean, telebistako programa bat izan zuen, The Johnny Cash Show. Besteak beste, Neil Young, Louis Armstrong, Kenny Rogers, James Taylor, Ray Charles, Eric Clapton eta Bob Dylan etorri zitzaizkion hara. Kris Kristofferson ere izan zuen eta, zuzendariek marihuanari egiten zizkion aipamenak leuntzeko agindua eman zutenean, Cash aurka agertu zen[18].

1970eko hamarkadan, beroki beltzez jantzitako The Man in Black ezaguna zen erabat. Kasualitatez hasi ziren beltzez janzten, kolore horretako janzkerak bakarrik baitzituzten taldekide guztiek. Hasieran, beste itxura batzuk ere agertu zituen, baina gero eta gehiago joan zen beltzerantz. 1975ean argitaratutako autobiografiaren 1,3 milioi kopia saldu zituen, eta bigarren bat ere atera zuen 1997an.

Gaixotasuna eta azken urteak aldatu

1997an, Cashek diagnostiko itsusia jaso zuen: Shy-Drager Sindromea zuen, gaixotasun neurodegeneratiboa, alegia. Diagnostiko hori aldatu egin zioten gerora, diabetesari lotutako neuropatia autonomikoa ezarriz. Dena den, Cash birak moztu beharrean izan zen eta 1998an ospitalizatuta egon zen neumonia larri batek hartu zuenean. Ondorengo abestiak (American III-ko "Solitary Man" (2000) edo American IV-ko "The Man Comes Around" (2002)) dezente ilunduta jaio ziren eta American IV-an egindako Nine Inch Nailsen "Hurt" abestiaren bertsioak zirrara berezia sortu zuen. Askoren ustez, abestiaren egilea tarteko, egin zaion bertsiorik hoberena da[19][20].

 
Johnny Cash eta June Carterren hilobiak

2003ko maiatzean, June Carter Cash hil zen, 73 urte zituenean[21]. Bihotza geratu baino lehen, lanean jarraitzeko eskatu zion Johnnyri, abestiak egiteko. Ondorengo emanaldi batean, "Ring of Fire" abestu baino lehen, Juneri zuzendutako hitzak irakurri zituen Johnnyk. Bihotzeko arazoak zituen berak ere, baina berriro oinez ibiltzea desiratzen zuen, gurpil-aulkia etxe ondoko lakura bota ahal izateko.

Johnny Cash urte bereko irailaren 12an hil zen, 71 urte zituela. Lau hilabete besterik ez zuen iraun June hil eta gero. Senar-emazteak Hendersonville Memory Gardens hilerrian daude ehortzirik, Tennesseeko Hendersonvilleko etxetik gertu.

2004ko azaroaren 25ean, 5 CDz osatutako kofrea atera zen. Haietako lau editatu gabeko musikaz egin ziren, eta bosgarrena, berriz, Americanen emandako urte haietako bilduma zen. Albuma Cash beraren ideia izan zen. 2006ko uztailaren 4an, American V: A Hundred Highways atera zen. Ahotsak Cash hil aurretik grabatutakoak ziren, baina instrumentuak 2005era arte ez zituzten grabatu.

2005an jarri zuten salgai Hendersonvilleko etxea, eta 2006ko urtarrilean saldu zen. Bee Gees bandako Barry Gibben korporazio batek erosi zuen 2,5 milioi dolar ordainduz. Urtebete baino lehen, sute ikaragarri batek suntsitu zuen erabat[22].

1950eko hamarkadako rockabilly eta rock and rollaren ordezkari, eta countryaren ikono 1990eko hamarkadan, artista ugarik izan du haren eragina. 1999an egin zitzaion omenaldian Bob Dylan, Chris Isaak, Wyclef Jean, Norah Jones, Kris Kristofferson, Willie Nelson eta U2k hartu zuten parte.

2003ko irailaren 12an, Gasteizko Azkena Rockean jotzen ari ziren Iggy Pop eta The Cramps taldeek, beste batzuen artean, gogoan izan zuten haren heriotza.

Abesti ezagunak aldatu

Diskografia aldatu

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Rola Oharrak
1961 Five Minutes to Live Johnny Cabot
1967 The Road to Nashville Bere burua
1971 A Gunfight Abe Cross
1974 The Gospel Road Kontatzailea/Bere burua
1994 Gene Autry, Melody of the West Kontatzailea Film dokumentala; ahotsa
2003 The Hunted Kontatzailea Ahotsa
2014 The Winding Stream Elkarrizketa[23] Film dokumentala; artxiboko materiala

Erreferentziak aldatu

  1. Eugene Register-Guard(2003-09-13). The Man in Black: Legendary Johnny Cash dead at 71
  2. Holden, Stephen. Johnny Cash, Country Music Bedrock, Dies at 71. nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-30).
  3. D'Angelo J (2003-08-26). "Johnny Cash says unlike most videos, 'Hurt' wasn't too painful". MTV
  4. Dowling S (2003). "How Johnny Cash got hip". BBC News
  5. Streissguth, Michael. (2006). Johnny Cash: the biography. Cambridge, Massachusetts: Da Capo Press, 6 or. ISBN 978-0-30681368-9..
  6. Historic Dyess Colony: Johnny Cash Boyhood Home. arkansas.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-23).
  7. Cash, Johnny. in: Oxford Music Online. 2010-05-18.
  8. a b Cash, Johnny. Cash: The Autobiography.
  9. Malone, Bill, and Judith McCulloh. Stars of Country Music. Chicago: 1975.
  10. Turner, Steve. (2004) The Man Called Cash: The Life, Love, and Faith of an American Legend. W Publishing Group, 43–44. orr.
  11. Turner, Steve. (2004) The Man Called Cash: The Life, Love, and Faith of an American Legend. W Publishing Group, 116–117. orr.
  12. Sweeting, Adam (2003-09-12). Obituary: Johnny Cash. The Guardian
  13. "Major brush fire." Los Angeles Times, 1965-6-28, 1. orr.
  14. "Control of Brush Fire Near; 700 Acres Burned." Los Angeles Times, 1965-6-29, 27. orr.
  15. Patrick, Neil. Johnny Cash accidentally started a wildfire that destroyed over 500 acres and killed 49 endangered condors.. thevintagenews.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-23).
  16. Rome News Tribune, 1970 -8-14
  17. "Inmate Merle Haggard hears Johnny Cash play San Quentin State Prison",
  18. The Best of the Johnny Cash TV Show 1969–1971, Disc 1 (of 2), Reverse Angle Production, 2007.
  19. Rolling Stone Magazine, The Rolling Stone Encyclopedia of Rock & Roll, 2004
  20. Geoff Rickly interviews Trent Reznor. theninhotline.net (Noiz kontsultatua: 2017-5-23).
  21. Ryan-J-Downey. Country Star June Carter Cash, Wife of Johnny Cash, Dies at 73.. mtv.com (Noiz kontsultatua: 2017-5-23).
  22. Fire destroys Johnny Cash house. BBC News,.
  23. The Winding Stream (2014). (Noiz kontsultatua: 2017-5-23).

Kanpo estekak aldatu