John Lennonen hilketa

John Lennonen hilketa 1980ko abenduaren 8an gertatu zen. Mark David Chapmanek lau tiro egin zizkion New York hiriko Dakota eraikineko sarreran. Lennon Record Plant Studiotik zetorren etxera, Yoko Ono emaztearekin batera.

John Lennonen hilketa
Irudia
Map
Motaerailketa : John Lennon
certain aspects of a person's life (en) Itzuli : John Lennon
Data1980ko abenduaren 8a
KokalekuDakota eraikina
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
HelburuJohn Lennon
BiktimaJohn Lennon
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak5
ArmaErrebolber

John Lennon britainiar rock musikari ospetsua zen, The Beatles talde arrakastatsuaren sortzaileetako bat. Ondoren, bakarlari gisa, gerraren aurkako ekintzaile sutsua izan zen.

St. Luke's-Roosevelt Hospital Center ospitalera iritsi bezain pronto, heriotza egiaztatu zuten, zauri larrien ondorioz, odolustu egin baitzen. Berehala, inguruak eta The Dakota jendez bete ziren.

1980ko abenduaren 10ean, erraustu zuten New Yorkeko Hartsdaleko Ferncliff hilerrian. Omenaldi ugari izan ziren ondoren, baina Yoko Onok hiletarik ez egitea erabaki zuen.

Hilketa aldatu

 
John Lennon McCartneyren ondoan
 
John Lennonen The Dakotako apartamentua New Yorken

1980ko abenduaren 8ko goizean, Annie Leibovitz argazkilaria Lennon eta Onoren etxera joan zen, Rolling Stone aldizkarirako argazkiak egiteko asmoz. Bikotearen argazki bat izango zen aldizkari horren azala, baina John Lennon bakarrik agertzen zen argazkia ere atera nahi izan zuen, beharbada, artista bakarrik ateratzea erabaki zitekeelako. Lennon ez zen ados egon ideia horrekin eta horrelaxe alde egin zuen Leibovitzek etxetik esandako argazkiak hartu ondoren.

Argazki saioa eta gero, Johnek azken elkarrizketa eskaini zuen. Dave Sholin San Frantziskoko DJrentzat izan zen, RKO Radio Networkeko musika programa baterako.

Arratsaldeko bostetan, John Lennon eta Yoko Ono etxetik atera ziren Record Plant Studiora joan behar zutela-eta, bion artean egiten ari ziren Walking on Thin Ice abestiaren pista nahastera. Ohikoa zen fanatikoak Dakota eraikinaren ateetan pilatzea, Lennon ikusteko itxaropenez. Bikotea limusinaren bila etxetik atera bezain pronto, jendetza hurbildu zitzaien autografo eske. Inguratu zirenetako bat Mark David Chapman zen, Honolulutik (Hawaii) joandako 25 urteko ospitaleko langilea.

Azaroan, jada, New Yorken izanda zegoen Chapman Lennon hiltzeko asmoz, baina azken unean iritziz aldatu eta ezer egin gabe itzuli zen etxera. Double Fantasyren ale bat eskaini zion John Lennoni eta musikariak sinatu egin zion. Hori da dena? galdetu zion artistak eta Chapmanek baietz erantzun zion. Paul Goresh argazkilariak une haren argazkia egin zuen.

Lennondarrek ordu batzuk eman zituzten Record Plant estudioan eta ez ziren 22:50ak arte itzuli. John Lennonek ez zuen kanpoan afaltzerik nahi izan, 5 urteko seme Sean oheratu baino lehen etxeratu nahi zuelako. Gainera, gustuko izaten zuen Dakota eraikina atarian pilatzen ziren zaleak ikustea eta agurtzea.

Dakota eraikineko atezaina José Perdomok eta taxi gidari batek Chapman ikusteko aukera izan zuten, arku baten itzalean geldi. Yoko Ono aurrean zihoala, Lennon parera iritsi zitzaionean, Chapmanek tiro egin zion bost aldiz. Chapmanek ez omen du ezer gogoratzen.Tiroetako batek huts egin zuen eta Dakota eraikinaren leiho batean jo zuen, John Lennonen buru gainetik pasa ondoren; baina beste bi zuzen-zuzen joan zitzaizkion bizkarrera eta azkenekoak sorbaldara. Lau bala haiek larri zauritu eta bat aortara iritsi zitzaion. Bost bat eskailera igo zituen eta Tiro egin didate esan zuen, ziplo erori aurretik.

Kanpoan, José Perdomo atezainak pistola kendu zion Chapmani. Hiltzaileak berokia eta burukoa erantzi eta, poliziaren zain geratu zen espaloian eserita. Perdomok zer egin zuen ba ote zekien galdetu zion oihuka eta Chapmanek baietz erantzun zion, John Lennoni egin ziola tiro.

Steve Spiro eta Peter Cullen izan ziren iritsiko ziren lehen poliziak. Chapman lasai-lasai aurkitu zuten espaloian eserita. Pistolarik ez eta J.D. Salingerren The Catcher in the Rye liburua zuen eskuetan. Mezua zuen idatzita liburu tartean:

« To Holden Caulfield. From Holden Caulfield. This is my statement »

(Holden Cauldfieldentzat. Holden Caulfielden partez. Hau da nire adierazpena)

Bere bizitza propioa liburuaren protagonista Holden Caulfieldenaren isla zela esango zuen gerora.

Berehala bertaratu ziren polizia gehiago. Bill Gamble-k eta James Moran-eki eta Lennon kotxean sartu eta Roosevelt ospitalera eraman zuten. Bidean, John Lennon konorterik gabe geratu zen. Stephan Lynn sendagileak larrialdietan hartu zuen eta pultsurik gabe zegoela ikusi zuen; ez zuen arnasarik hartzen. Hogei bat minutuz, bihotza iratzartzen saiatu ziren, alferrik. Odolustu eta 23:15ean hil egin zen.

Ono ezin sinetsirik geratu zen eta shock egoeran zegoen Roosevelt ospitalean. Hurrengo egunean, zera esan zuen:

« Ez diogu Johni hiletarik egingo. Johnek gizateria maitatu eta haren alde errezo egin zuen. Egin ezazue gauza bera Johnen alde. Yoko eta Sean »

Oihartzunak aldatu

 
Strawberry Fields Memoriala
 
10. urteurrena Strawberry Fields Memorialean

John Lennonen hilotza Westchesterreko Ferncliff Cemeteryn erraustu zuten eta, Yoko Onok esan bezala, ez zen hiletarik izan. Alargunak mezua iritsarazi zuen Dakota eraikin atarian kantari zegoen jendetzari, haien abestiekin esna egon zela esanez eta, nahi izanez gero, hurrengo egunean Central Parken egingo zen otoitz isilera gonbidatuz.

1980ko abenduaren 14an, milioika pertsona izan zen mundu osoan Lennonen ohorez Onok eskatu zuen 10 minutuko isilunea mantendu zuena; 30.000 Liverpoolen, 225.000 New Yorkeko Central Parken... Pare bat pertsonak bere buruaz beste egin zuten, miretsitako artista hil zutela-eta, eta Yoko Onok lasai egoteko eskatu zion desesperatuta zirudien jarraitzaile orori.

1981ean, Yoko Onok bakarkako albuma argitaratuko zuen, Season of Glass. Azalean, John Lennonen odolez zipriztindutako betaurrekoen argazkia jarri zuten. 1997an, berriro atera zuten albuma, oraingoan Walking on Thin Ice abestia erantsiz, John eta Yokok Record Planten grabatu zuten azken abesti hura.

1981eko ekainean, Chapmanek, abokatuek besterik aholkatzen bazioten ere, Lennonen heriotzaren errudun zela aitortu zuen. Betirako kartzela zigorra eman zioten, baina 2000rako, 20 urte espetxean egon eta gero, baldintzapeko askatasunerako ateetan zegoen. Ukatu egin zioten askatasun hura eta, bi urtez behin berriro eskatzen badu ere, Atticako kartzelan jarraitzen du.

1980ko abenduaren 8an Annie Leibovitzek hartutako argazkia Rolling Stone aldizkariaren azala izan zen 1981eko urtarrilaren 22an. Biluzik zegoen Johnek Yoko besarkatzen zuen bere bizitzako azken eguna izango zen hartan. Artikulu, gutun eta argazki ugarik osatu zuten ale berezi hura, Lennonen bizitza eta heriotzaren omenez.

2005ean, American Society of Magazine Editorsen iritzian, azken 40 urteetako aldizkari azal arrakastatsuenetako bat izan zen hura.

Memorialak eta omenaldiak aldatu

 
Liverpoolgo John Lennon aireportua
 
Yoko Ono 2005ean, Strawberry Fields Memorialera loreak eramaten
 
Sean Lennon 2009an

Asko dira munduan Lennonen omenez egindako ekitaldiak.

  • New Yorkeko Strawberry Fields aipatu behar dugu lehenengo, The Dakota eraikinaren kalea gurutzatu eta Central Parken dagoen lorategia. Yoko Onok milioi bat dolar eman zituen gero haren mantenurako. Hantxe biltzen dira Lennonen urtemugan edo heriotzaren urteurrenetan eta irailaren 11n edo Harrisonen heriotzan ere bai.
  • Elton John eta Lennonek Whatever Gets You thru the Night grabatuta zuten eta Elton Bernie Taupinekin elkartu zen John Lennoni omenaldia eskaintzeko: Empty Garden (Hey Hey Johnny). 1982an atera zuen Jump Up! albumean eta 13. postuan izan zen urteko estatubatuar singleetan. 1982ko abuztuan, Eltonek Madison Square Gardenen abesten zuenean, Yoko Ono eta Sean Lennon ere batu zitzaizkion kantura, zirrara itzela sorraraziz.
  • 1991n, Grammy Saria lortu zuen, bizitza osoko lanaren izenean.
  • 1994an, Abkhaziako errepublikak bi zigilu egin zituen Lennon eta Groucho Marxen irudiekin, lehenaldian izan zuten komunismoaren parodia eginez. Garai hartan, zigiluetan Karl Marx eta Vladimir Lenin ateratzen ziren nahitaez.
  • 2000ko abenduaren 8an, Fidel Castrok, Kubako presidenteak, Lennonen brontzezko estatua bat inaguratu zuen Habanan.
  • Urte berean, Saitama-ko Super Arenan (Japonian) John Lennonen Museoa eraiki zuten.
  • Liverpoolen izena aldatu zioten aireportuari eta, harez geroztik, Liverpool John Lennon Airport da, Above us only sky lemapean.
  • 2005eko abenduaren 8an, John Lennonen heriotzaren 25. urteurrena zen eta ospakizun ugari egin ziren Londres, New York, Cleveland eta Seattlen.
  • 1983ko urtarrilaren 12an, B. A. Skiffek aurkitu zuen asteroideari Asteroide 4147 Lennon izena jarri zioten.
  • 2007ko urriaren 9an, Onok memorial berria eraiki zuen, Imagine Peace Tower, Islandia aurrean dagoen Viðey uhartean.
  • Urtero, urriaren 9a eta abenduaren 8 artean, potentzia handiko izpi bertikala pizten da zerurantz.
  • Urtero, abenduaren 8an, Kalifornian, Hollywoodeko Capitol Records eraikuntza aurrean, omenaldia egin zitzaion musikariari. Jende ugari bertaratu zen eta kandelak piztu zituzten, Lennonen izarraren parean.
  • 2007ko irailaren 28 eta 30 artean, John Lennon Northern Lights Festival izan zen Durnessen. Lennonen arreba Julia Baird eta Stanley Parkes lehengusua ere izan ziren han, Erresuma Batuko hainbat musikari, margolari eta poetarekin batera.
  • 2009an, New Yorkeko Rock and Roll Hall of Fame museoak John Lennoni buruzko erakusketa berezia antolatu zuen. Haren gauza asko zeuden: besteak beste, hilketaren egunean zeramatzan jantziak, Roosevelt ospitaleko paperezko poltsa arre haren barnean.
  • Yoko Ono urtero joaten da John Lennonek The Dakotan zuen logelako leihora, kandela jartzera.
  • The Killing of John Lennon 2007ko abenduaren 7an estreinatu zuten, hilketaren 27. urteurrenaren bezperan. Zuzendaria Andrew Piddington izan zen eta Jonas Ballek egin zuen Mark David Chapmanen papera.
  • 2008ko martxoaren 28an, Chapter 27 estreinatu zuten. Zuzendaria J. P. Schaefer izan zen eta Chapmanen papera Jared Letok egin zuen. Ironiaz, Lennonen papera Mark Chapman izeneko aktore batek egin zuen. Jared Leto eta Lindsay Lohan aktoreek ez zioten filmari osperik ekarri.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu