John Jamieson Carswell Smart

John Jamieson Carswell Smart (Cambridge, Ingalaterra, 1920ko irailaren 16a - Melbourne, Australia, 2012ko urriaren 6a) ingeles filosofoa izan zen.

John Jamieson Carswell Smart
Bizitza
JaiotzaCambridge1920ko irailaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
 Australia
HeriotzaMelbourne2012ko urriaren 6a (92 urte)
Familia
AitaWilliam Marshall Smart
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
The Queen's College (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Mark Colyvan (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, katedraduna eta idazlea
Enplegatzailea(k)Australiar Unibertsitate Nazionala
Adelaideko Unibertsitatea
La Trobe University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAustralian Academy of the Humanities (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Australiako Monash Unibertsitateko irakasle emeritua izan zen, eta metafisika, zientziaren filosofia, erlijioaren filosofia eta politika-filosofia arloetan aritu zen. Espekulazioaren filosofia ororen kontra agertu zen, eta kritikak egin zizkion existentzialismoari, bere ustez existentzialismoa hitz hutsean oinarritua eta patetikoa zelako. Era berean, ikuspegi fenomeniko edo instrumentalista oro baztertu zituen, eta horien aurrean errealismo zientifikoa aldeztu zuen, esanez gauzaki fisiko guztiak errealak direla eta prozesu fisiko guztiak arau deterministek arautuak direla. Smartek ez zuen onartzen gorputza-adimena dualismoa, eta, oro har, utilitarismoaren alde agertu izan zen.

Idazlanen artean, aipagarriak ditu An Outline of a System of Utilitarian Ethics (1961, Etika utilitarioaren sistema baten oinarriak), Philosophy and Scientific Realism (1963, Filosofia eta errealismo zientifikoa), Between Science and Philosophy: An Introduction to the Philosophy of Science (1968, Zientziaren eta filosofiaren artean: zientziaren filosofiari sarrera) eta Utilitarianism: For and Against (1973, Utilitarismoa: zer alde eta zer kontra).

Erreferentziak aldatu