Regiomontano

Johann Müller Regiomontanus» orritik birbideratua)

Johann Müller (Unfinden, Königsbergetik hurbil, 1436ko ekainaren 6a - Erroma, 1476ko uztailaren 6a), Regiomontano[1] izengoitiz ezaguna, alemaniar matematikaria eta astronomoa izan zen. Leipzigeko eta Vienako Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1471. urtean burges aberats batek berarekin eraman zuen eta Nürenbergen behatoki bat eraiki zion Regiomontanori, inprenta bat eta tresneria sortzeko lantegiaz gainera. 1472. urteko kometa ikertu zuen eta horri buruzko azterlan bat idatzi zuen ondoren. Erromara dei egin zion Sixto IV.a aita santuak egutegi berria presta zezan, eta Regensburgeko (Ratisbonako) apezpiku izendatu zuen 1475ean, baina hurrengo urtean hil zen izurriak jota. Trigonometriari buruzko lan bat (De triangulis omnimodis) idatzi zuen, eta sinuaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz.

Regiomontano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Müller von Königsberg
JaiotzaKönigsberg in Bayern1436ko ekainaren 6a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaErroma1476ko uztailaren 6a (40 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Domenico Maria Novara da Ferrara (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
Irakaslea(k)Georg von Peuerbach (en) Itzuli
Basilios Bessarion
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, historian of mathematics (en) Itzuli, astrologoa, apezpiku katolikoa eta inprimatzailea
Lantokia(k)Nurenberg
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Izengoitia(k)Regiomontanus
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Regiomontano