Joe Hill, jaiotza-izenez Joel Emmanuel Hagglun (Gävle, Suedia, 1879ko urriaren 7a - Salt Lake City, AEB, 1915eko azaroaren 19a) Estatu Batuetako langile-buruzagia izan zen.

Joe Hill

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoel Emmanuel Hägglund
JaiotzaGävle Parish (en) Itzuli1879ko urriaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Suedia
BizilekuaPortland
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaSalt Lake City1915eko azaroaren 19a (36 urte)
Hobiratze lekuaHaymarket Martyrs' Monument (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, sindikalista eta poeta
Izengoitia(k)Joseph Hillström
Genero artistikoaprotesta abestia
Musika instrumentuagitarra

IMDB: nm2478317 Musicbrainz: a9d75482-6c6e-49a3-87db-b228373923dd Discogs: 611301 Allmusic: mn0001518923 Find a Grave: 2666 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1902. urtean heldu zen Estatu Batuetara, mendebalera joan zen bizitzera, eta San Pedroko (Kalifornia) langileen sindikatuaren buruzagi nagusi zelarik, bat egin zuen Industrial Workers of the World (IWW, "munduko lantegietako langileak") sindikatu sortu berriarekin. IWW sindikatuak munduko langile guztien elkartasuna eta antolamendua zuen helburu. Joe Hillek, gainera, langileen aldeko kanta ugari idatzi zituen, 1909tik aurrera IWW sindikatuak argitara eman eta urte gutxiren buruan Estatu Batuetako greba guztietan kantatu zirenak.

Agintariek, IWW langile-elkartea gero eta indartsuagoa zela ikusirik, buruzagien aurkako jazarpenari ekin zioten, eta, beste batzuen artean, Joe Hill atxilo hartu zuten. Bi hilketaren egile izatea leporatu zioten, eta alderdikeriaz egindako epaiketa baten ondoren, heriotza-zigorra ezarri zioten. Atxiloketa eta zigor horiek gaitzesteko manifestazio handiak egin ziren, eta Suediako gobernuak ere heriotza-zigorragatik haserrea adierazi zuen. Hala ere, ahaleginak ahalegin, Hill bizirik ateratzeko saioek huts egin zuten, eta 1915. urteko azaroaren 18an, hil egin zuten. Hil bezperan, Big Bill Haywoodi, IWWko buruzagiari, telegrafoz bidali zion mezuan, honela laburbildu zuen Joe Hillek bere borrokabidea: "Adio Bill. Hiltzera noa, benetako iraultzaile bat bezala. Ez doluka ari. Antola zaitezte".

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joe Hill