Joan Lazkanokoa (Lazkao, XV. mendea-XVI. mendea) gipuzkoar itsasgizona izan zen, Errege-erregina Katolikoen garaian Itsas Armadaren almirante izandakoa.[1] Leonor Zuñigakoa ezkondu zuen.

Joan Lazkanokoa
Bizitza
JaiotzaLazkao, XV. mendea
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaXVI. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduakapitain jeneral

1490ean Sevillan zegoen Gibraltarko itsasarteko armada zuzentzen.[2] Granadako Gerran musulmanak eraman zituen Afrikaren errege-erreginen aginduetara. 1493an Joan Cádizkoa kortsarioari segika ibili zenean, Tilimsengo Erresumako kostaldeetan izan zen.

Italian Gonzalo Fernández de Córdobarekin batera aritu zen. Zefaloniako setioan (1500) eta Gariglianoko guduan (1503) nabarmendu zen.[3] Tarenton Pregent de Bidoux frantziarra menderatu ondoren, Cesare Borgia atxilotu zuen.

Mers el-Kebir bonbardatu zuen 1505eko espainiar konkistan. 1512an ingeles arkulariak eraman zituen Nafarroako konkistan gaztelarren alde.

Erreferentziak aldatu

  1. Fernández Duro, Cesáreo. (1895). La armada española, desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón. Madril: Museo Naval.
  2. Aznar Vallejo, Eduardo. (2006). «Marinos vascos en la guerra naval de Andalucía durante el siglo XV» Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco (Donostia: Untzi Museoa): 41-52..
  3. Martín Gómez, Antonio L.. (2000). El gran capitán. Las Campañas del Duque de Terranova y Santángelo. ISBN 84-930713-1-5..