Joan Fontcuberta

artista espainiarra

Joan Fontcuberta (Bartzelona, Katalunia, 1955eko otsailaren 24a) katalan argazkilaria da.

Joan Fontcuberta

Bizitza
JaiotzaBartzelona1955eko otsailaren 24a (69 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala, argazkilaria, fotokazetaria eta conceptual artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Bartzelona eta Chicago
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

fontcuberta.com eta joanfontcuberta.com
Discogs: 3077046 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Informazio-zientzietako lizentzia atera ondoren, irakasle izan zen Informazio Zientzien Fakultatean lehenik eta Arte Ederretako Fakultatean gero (1979tik 1986ra). 1988an, Photovision aldizkaria sortu zuen. Espainiako XX. mendeko argazkilaritzaren espezialista gisa, zenbait erakusketa antolatu ditu, hala nola Idas y Caos, aspectos de las vanguardias fotográficas en España 1920-1945.

Artista gisa egin duen lana errealismo fotografikoa naturaltasunaren eta artifizialtasunaren eta egiaren eta faltsuaren arteko nahasketaren bidez iraultzean datza. Horren adibide dira bere frottogramak irudi fotografikoaren eta frottage surrealistaren arteko sintesia, informazio bisualari negatiboaren marratuaren ukimen-informazioa gehitzen diotenak. Argitaratu dituen lanen artean, aipagarriak dira Herbarium (1984) eta Fauna (1988, Pere Formiguerarekin batera egindakoa). Erakusketa askotan parte hartu du, eta munduko museo handienetan daude bere obrak ikusgai. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Alemaniako Fotografische Akademiek Octavious Hill domina 1988an eta Kataluniako Kultura Sari Nazionala 2010ean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu