Joan Ebanjelaria

apostolua
Joan (apostolua)» orritik birbideratua)

Joan Ebanjelaria edo Joanes Ebanjelaria[1]arameraz: ܝܘܚܢܢ ܫܠܝܚܐ, Yohanan Shliha; hebreeraz: יוחנן בן זבדי‎, Yohanan ben Zavdi; koinéz: Ἰωάννης; latinez: Ioannes, «Jaungoikoa errukitsua da»— Jesus Nazaretekoaren apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Joan Ebanjelaria, Joanen Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak horrela dela onartzen du. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Asia Txikia, Toskanako zenbait hiri eta abar. Jaieguna abenduaren 27an ospatzen da. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Joanes, Jaun Done Joanes, San Joan, San Joanes, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.).[2][3]

Joan Ebanjelaria

apostolu

30 -
Bizitza
JaiotzaBetsaida, 11
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaEfesoc.100 (87/88 urte)
Hobiratze lekuaTurkia
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaZebedee
AmaMaria Salome
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakaramera
Irakaslea(k)Jesu Kristo historikoa
Jesus Nazaretekoa
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, teologoa, mistikoa eta autorea
Santutegia
Abenduaren 27 eta Abenduaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
judaismoa

Find a Grave: 6021 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Galileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Nagusia apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik. Tradizioaren arabera, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu