Joachim Murat, geroago Joachim-Napoléon Murat (Labastide-Fortunière, gaur egun Labastide-Murat, Okzitania, Frantzia, 1767ko martxoaren 25a - Pizzo, Calabria, Napoliko Erresuma, 1815eko urriaren 13a) Frantziako marexala izan zen.

Joachim Murat

Senatu kontserbadoreko kidea

1805eko otsailaren 4a -

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1800 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoachim Murat
JaiotzaLabastide-Murat1767ko martxoaren 25a
Herrialdea Frantzia
Bergeko Dukerri Handia
 Napoliko Erresuma
HeriotzaPizzo1815eko urriaren 13a (48 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Pizzo
Grave of Joachim Murat (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaPierre Murat-Jordy
AmaJeanne Loubières
Ezkontidea(k)Caroline Bonaparte  (1800ko urtarrilaren 20a -
Seme-alabak
Familia
LeinuaHouse of Murat (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraGrande Armée
GraduaInperioko mariskal
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Battle of Donauwörth (en) Itzuli
Battle of Wertingen (en) Itzuli
Austerlitzeko Gudua
Battle of Jena–Auerstedt (en) Itzuli
Battle of Eylau (en) Itzuli
Battle of Heilsberg (en) Itzuli
Battle of Smolensk (en) Itzuli
Borodinoko Gudua
Battle of Dresden (en) Itzuli
Leipzigeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7827 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Napoliko errege izan zen 1808tik 1814ra. Napoleonen jeneral hoberenetakoa izan zen, eta haren ezkon-anaia, enperadorearen arreba Caroline Bonaparterekin ezkondu baitzen 1800ean. Espainiako Maiatzaren 2ko jaikialdian arduradun nagusia izan zen. Ahaleginak egin zituen Espainiako koroa eskuratzeko, baina Napolikoa eman zion Napoleonek. Fusilatu egin zuten.

Murat jeneralaren bandoa aldatu

« Gudariok: "Madrilgo jendaila matxinatu egin da, eta erailketak ere egin dituzte. Badakit espainiar onek negar egin dutela istilu horiengatik, eta ez zait bururatu ere egin harrapaketa eta krimena baino ez dutenen multzo berean sartzea. Baina frantziarren odola isuri da, eta mendekua eskatzen du. Horren ondorioz, hauek agintzen ditut:

1. Armak eskuan dituztela istiluetan atxilotutako guztiak arkabuzez tirokatuko dituzte.

2. Gobernu Juntak Madrilgo biztanle guztiak desarmaraziko ditu. Agindu hori bete ondoren, eskuetan armak dituzten guztiak edo lizentzia berezirik gabe armak gordetzen dituzten guztiak arkabuzez tirokatuko dituzte.

3. Frantziarrak erailez gero, erailketa gertatu den lekua erreko da.

4. Zortzi pertsonatik gorako bilera oro sedizio-juntatzat hartuko da, eta tiroz desegingo da.

5. Nagusiek dute beren neskame-morroiekiko erantzukizuna; lantegietako nagusiek, beren ofizialekikoa, gurasoek, seme-alabekikoa; eta komentuetako ministroek, bertako lekaideekikoa.

6. Sediziora bultzatzeko libeloak (eskuz idatziak nahiz inprimatuak) idazten, saltzen edo banatzen dituztenak Ingalaterrako agentetzat hartuko dira eta arkabuzez tirokatuak izango dira.

Madrilgo kuartel nagusian, 1808ko maiatzaren 2an

»


Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim Murat