Jimena Alonso (Donostia, 1937Madril, 2021eko irailaren 18a) aktibista, pentsalari feminista eta arabierako irakaslea izan zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[1] Madrilgo Emakumeen Liburu-dendaren sortzaileetako bat ere izan zen, eta 1978an ireki zenetik 1981era arte arduratu zen horretaz.[2]

Jimena Alonso
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1937
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2021eko irailaren 18a (83/84 urte)
Jarduerak
Jarduerakfeminista, editorea eta itzultzailea
KidetzaAsociación Española de Mujeres Universitarias (en) Itzuli

Biografia aldatu

Artikulu autobiografiko batean, Alonsok dio Donostian jaio zela 1937ko abuztuan, ama eta aita Frantziarako bidean zeudenean. Bidaia eten egin zen aita atxilotu zutenean, Valladolideko Alderdi Komunista antolatu izana leporatuta - Jimena Alonsoren ustez faltsua zen akusazioa.

Emakumearen Askapenerako Frontean (FLM) militatu zuen eta 1977an, Fini Rubiorekin batera, Tribuna Feminista liburu-bilduma sortu zuen, Debate argitaletxean, Espainian saiakera feministari eskainitako lehen bilduma.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Tribuna Feministarekin batera, garaiko pentsamendu feministaren ahots nagusiak argitaratu zituen: Isadora Duncan, Vera Figner edo Susan Sontag, eta Mary Wollstonecraft, Anaïs Nin edo Rosa Luxemburgoren obra klasikoak itzuli eta argitaratu zituen.

Militantzia-garaian, Euskadiko autodeterminazioaren aldeko jarrerak ere defendatu zituen. Konpromiso horren ondorioz talde armatuko ustezko kide izatea leporatu zioten eta 1983an espetxean sartu zuten zazpi urteko zigorrarekin. [3] Bere alaba Alda ere atxilotu zuten.[4]

Alonso Unibertsitateko Emakumeen Elkarteko buru izan zen.[5]

Erreferentziak aldatu