Jesus Alberdi

Gipuzkoako bertsolaria

Jesus Alberdi Garbizu "Egileor" (Elosu, Bergara, 1931ko urtarrilaren 6a - Bergara, 2008ko martxoaren 2a) gipuzkoar bertsolaria izan zen.

Jesus Alberdi
Bizitza
JaiotzaElosua1931ko urtarrilaren 6a
HeriotzaBergara2008ko martxoaren 2a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza aldatu

Elosuko Egileor baserrian jaio zen 1931. urtean.[1] Oso gazte zela Osintxura joan zen bizitzera baina ondoren Bergarara. Elosun kantatu zuen jendaurrean lehen aldiz. Handik gutxira, 19 urterekin, Azkoitian abestu zuen, Euxebio Eizmendi "Txapel" eta Joxe Lizaso bertsolariekin. Gerora Euskal Herrian zehar plazarik plaza abestu zuen. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, 1962an finaletara iritsiz. Horrez gain, 1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Azken urteotan oso gutxitan aritu zen bertsotan, dena dela, 2004an Donostian ospatu zen Bertso Egunean parte hartu zuen. 2008an hil zen Bergaran 77 urte zituela.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Jesus Alberdi Garbizu» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).