Jessie MacWilliams (Stoke-on-Trent, Ingalaterra, 1917ko urtarrilaren 4a - 1990eko maiatzaren 27a) britainiar informatikoa izan zen.

Jessie MacWilliams
Bizitza
JaiotzaStoke-on-Trent1917ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Heriotza1990eko maiatzaren 27a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAndrew Gleason (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Bell Labs

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta 1939. urtean beka bat lortu zuelarik, Johns Hopkins Unibertsitatera joan zen, Oscar Zariskirekin ikastera. 1940an Harvardera aldatu zen. 1958. urtean konputagailuen programazio-lanetan hasi zen Bell laborategietan, bere senar Walter MacWilliams ingeniariarekin batera. 1961ean Unibertsitatean sartu zen berriro, doktoregoa ateratzeko, Bell laborategietako lantalde teknikoan sartzeko baldintza hori jarri baitzioten. Horrela, Bell laborategian lan egin zuen, harik eta 1983. urtean erretiroa hartu zuen arte. Bere karreran zehar kodetze teorien inguruko lanak egin zituen, eta alor horretako teorema nagusietako bat eman zuen Combinatorial Problems of Elementary Group Theory (Taldeen teoria oinarrizkoaren problema konbinatorioak) tesian. MacWilliamsen ekuazioei esker emaitza bikainak lortu dira diseinu konbinatorioetan. Kode ziklikoak ere aztertu zituen eta kode sail abeldarretara zabaldu zuen bere azterketa. 1977an, eta Bell laborategietako Neil J.A. Sloane lankidearekin batera, The Theory of Error-Correcting Codes (Kode erorre-zuzentzaileen teoria) lana eman zuen argitara, ospe gehien eman zion lanetako bat.

Erreferentziak aldatu