Dame Jessica Ennis-Hill (Sheffield, 1986ko urtarrilaren 28a-) britainiar atleta ohi ezaguna da, heptatloian nabarmendu zena. Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen eta horrekin Dame titulua eskuratu zuen.

Jessica Ennis-Hill
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaSheffield1986ko urtarrilaren 28a (38 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSheffieldeko Unibertsitatea
King Ecgbert School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak heptatloia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua57 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak

jessicaennis.net
Facebook: JessicaEnnisHill Twitter: J_Ennis Instagram: jessicaennishill IAAF: 14274988 Olympic.org: jessica-ennis Edit the value on Wikidata
Jessica Ennis 60m hesi lasterketan.

Heptatloi proban urrezko domina eskuratu zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan eta hiru aldiz izan zen munduko txapelduna, 2009, 2011 eta 2015ean[1].

Biografia aldatu

Jessica Ennis Sheffielden jaio zen eta aita jamaikarra eta ama ingelesa ditu[2]. 11 urte zituela City of Sheffield and Dearne Athletic Club taldean sartu zen. Ordutik bere ibilbide guztian Antonio 'Toni' Minichiello izan zuen entrenatzaile[3].

2008ko Olinpiar Jokoetarako itxaropen handiak bazituen ere lesionatu egin zen eta ezin izan zuen parte hartu[4].

2012an Londresen izan ziren Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen heptatloian 6.955 puntu eginaz, bigarren izan zen Lilli Schwarzkopfek baino 306 puntu gehiago[5]. Horretarako 100 eta 200 metrotako oztopo lasterketetan errekor pertsonalak egin behar izan zituen (12'54 segundu eta 22'83 segundu), bai eta xabalina jaurtiketan ere, 47'49 metro. Azkenengo proba 800 metrotako lasterketa izan zen eta Ennis-Hill izan zen garailea.

Olinpiar Jokoak amaitu eta Sheffieldera itzuli zenean 20.000 hiritarrek egin zioten harrera udaletxean. "Urteko emakumezko atleta europarra" eta "urteko atleta britainiarra" ere izendatu zuten. Sheffield United futbol taldeak harmaila bati Jessica Ennis izena jarri zion.

2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan bigarren egin zuen Nafissatou Thiam belgikarraren atzetik, 35 puntu eskasetara[6]. 100 metro oztopotako proba irabazi zuen. Urte bereko urriaren 13an erretiroa hartu zuen[7].

Bizitza pertsonala aldatu

2013ko maiatzean Andy Hill-ekin ezkondu zen eta ordutik Jessica Ennis-Hill izena du[8].

Palmaresa aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres   Erresuma Batua   Heptatloia
2016 Rio de Janeiro   Erresuma Batua   Heptatloia
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Berlin (  Alemania)   Heptatloia
2011 Daegu (  Hego Korea)   Heptatloia
2015 Pekin (  Txina)   Heptatloia
Munduko Indoor txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Doha (  Qatar)   Pentatloia
2012 Istanbul (  Turkia)   Pentatloia
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Bartzelona (  Katalunia)   Heptatloia

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Ennis-Hill secures heptathlon gold» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  2. «Jessica Ennis: 'Tadpole' heads towards Beijing in giant leaps and bounds - Athletics, More Sports - The Independent» web.archive.org 2011-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  3. (Ingelesez) «Jessica Ennis-Hill stirs the soul with her great comeback in Beijing» the Guardian 2015-08-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  4. (Ingelesez) «Fractured ankle forces Ennis out of Olympics» the Guardian 2008-06-02 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  5. (Ingelesez) «Ennis wins heptathlon gold medal» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  6. (Ingelesez) «Ennis-Hill's heptathlon reign ended by Thiam» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  7. (Ingelesez) «Ennis-Hill retires from athletics» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  8. (Ingelesez) «Jessica Ennis marries childhood sweetheart» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).

Kanpo estekak aldatu