Jesús Rodríguez Magro

txirrindulari espainiarra

Jesús Rodríguez Magro (Madril, 1960ko maiatzaren 28a - Alcalá de Henares, 2018ko irailaren 19a) [1] txirrindulari espainiarra izan zen, profesionala 1982tik 1993ra.

Jesús Rodríguez Magro
Bizitza
JaiotzaMadril1960ko maiatzaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlcalá de Henares2018ko irailaren 19a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Amaya Seguros (en) Itzuli 1982-1986
Teka 1987-1987
Movistar Team 1988-1993
 

Kirol ibilbidea aldatu

Amateurretan dagoeneko nabarmendu zen eta 1979ko Nafarroako Itzulian bigarren amaitu zen.

Profesionaletako lehenbiziko urtean, bigarren sailkatu zen Donostia Klasikoan, baina bere ibilbidean, gehienbat, laguntzaile lanetan aritu zen Pedro Delgadorentzako hasieran eta gero Miguel Indurainentzako

Erretiratu ostean, afizionatu maliako taldeetan zuzendari lanetan aritu zen eta laster Junior eta 23 urtez azpiko Espainiako taldearen hautatzaile bihurtu zen. Horrela, 1999an Jose Iván Gutiérrezek urrezko domina lortu zuen 23 urtez azpiko Munduko erlojupeko txapelketan, bere agindupean.

2013an elite mailako C.C.Torrejón taldea zuzendu zuen. Tamalez, 2018an hil zen bihotzeko batek jota, 58 urte besterik ez zituelarik

Palmaresa aldatu

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan aldatu

Itzulia 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993
  Italiako Giroa 50. 26. 45.
  Frantziako Tourra 30. 40. 78. 52. 33. 41. 100.
  Espainiako Vuelta 21. 11. 26. 33. 76. 53. 29. 40. 73.
  Munduko Txapelketa 57. 28. 29. UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
UT Utzi

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu