Jerry John Rawlings (Akkra, 1947ko ekainaren 22a - Akkra, 2020ko azaroaren 12a) ghanatar politikaria eta militarra izan zen. Ghanako estatuburua izan zen 1979ko ekainetik irailera eta 1981-2001 bitartean,.

Jerry Rawlings

Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoako lehendakari

1994 - 1996

Ghanako presidente

1981eko abenduaren 31 - 2001eko urtarrilaren 7a
Hilla Limann - John Kufuor

Ghanako presidente

1979ko ekainaren 4a - 1979ko irailaren 24a
Fred Akuffo - Hilla Limann
Bizitza
JaiotzaAkkra1947ko ekainaren 22a
Herrialdea Ghana
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKorle - Bu Teaching Hospital (en) Itzuli2020ko azaroaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaAkkra
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Ezkontidea(k)Nana Konadu Agyeman Rawlings  (1977 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAchimota School (en) Itzuli 1966)
Hizkuntzakingelesa
eweera
twia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta soldadua
Lantokia(k)Akkra
Jasotako sariak
KidetzaHoly Spirit Cathedral (Accra) (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraGhana Air Force (en) Itzuli
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakLiberiako Bigarren Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaArmed Forces Revolutionary Council, Ghana (en) Itzuli
National Democratic Congress (en) Itzuli

Biografia aldatu

Gobernuan gertatzen ari ziren ustelkeriekin bat ez zetorren ofizial-talde batekin bildu zen. 1979ko maiatzaren 15ean jo zuten estatu-kolpeak huts egin arren, ekainean Fred Akuffo teniente-koronelaren agindupeko gobernua erorarazi zuen. Gudarosteko iraultza-kontseiluko burua izan zen, eta, ustelkeriaren aurkako politika zorrotza bultzatzeaz gainera, Fred Akuffo, Akwasi Afrifa eta Ignatius Kutu Acheampong presidente ohiak hilarazi zituen.

Konstituzio berria idatzi ondoren, hauteskunde libreak antolatu zituen. Aginpidea lortzen lagundu zion alderdiaren arteko desadostasunak zirela eta, 1981ean beste estatu-kolpe bat antolatu eta zibilek eta militarrek osaturiko behin-behineko gobernua eratu zuen. 1982ko eta 1983ko estatu-kolpeei, ekonomia-krisi latzari eta biztanleriaren hazkundeari aurre egin behar izan zien gobernu berriak.

11 urteko aginte militarraren ostean, 1992ko alderdi anitzeko hauteskundeak irabazi zituen, eta baita 1996koak ere. 2000. urtean, ordea, John Kufuor nagusitu zitzaion.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Oposizioko hautagaiak irabazi ditu Ghanako hauteskundeak. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).

Kanpo estekak aldatu