Jennifer Aniston

aktore estatubatuarra

Jennifer Joanna Aniston (Sherman Oaks, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko otsailaren 11 - ) Friends telesailean Rachel Greenen papera antzezteagatik ezaguna egin zan. Antzezle, komediante, zuzendari eta zinema ekoizle estatubatuarra da. Telesaileko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi eban Rachel Green interpretatzerakoan Friends izeneko telezaian. [1]Paper horren esker Emmy Sari bat eta Aktoreen Sindikatuaren Sari bat irabazi eben, eta azken bi denboraldietan milioi bat dolar jaso ebazan kapitulu bakoitzeko.[2]

Jennifer Aniston

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJennifer Joanna Aniston
JaiotzaSherman Oaks1969ko otsailaren 11 (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBel Air
Los Angeles
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Familia
AitaJohn Aniston
AmaNancy Dow
Ezkontidea(k)Josh S. Barry (en) Itzuli
Brad Pitt  (2000ko uztailaren 29a -  2005eko urriaren 2a)
Justin Theroux  (2015eko abuztuaren 5a -  2018ko otsailaren 15a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaWaldorf hezkuntza
Fiorello H. LaGuardia High School (en) Itzuli
LaGuardia Community College (en) Itzuli
(1987 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, aktorea, ahots-aktorea, antzerki aktorea, ekintzailea, executive producer (en) Itzuli, enpresaburua eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaSAG-AFTRA (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000098 Allocine: 12336 Rottentomatoes: celebrity/jennifer_aniston Allmovie: p1831 TCM: 358262 TV.com: people/jennifer-aniston IBDB: 453105
Facebook: JenniferAniston Twitter: JenniferAnnistn Instagram: jenniferaniston Musicbrainz: 008384b8-150b-4154-8782-efe612fccc22 Discogs: 585380 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jennifer Joanna Aniston  New Yorken hazi zan. [3]John Aniston aktorearen eta Nancy Dow aktore eta modeloaren alaba da. [4]Anistonen aita greziarra zan, Greziako Kreta uhartean jaioa. Bere ama, berriz, New Yorken jaio zan, italiar, eskoziar-kanadar, irlandar, ingeles jatorrikoa, eta greziar kantitate txiki batekoa.[3] Anistonek bi anai-arreba daukaz, John Melick eta Alex Aniston. Bere aitabitxia Telly Savalas aktorea zan, bere aitaren lagunik onena izan zana. Grezian bizi izan zan urtebetez, bere familiarekin eta geroago New Yorkera itzuli ziran. Bere aita Days of Our Lives, Love of Life eta Search for Tomorrow telenobeletan aritu da. Aniston, Rudolf Steiner [5]eskolan egon zan eta Manhattan Fiorello H. LaGuardia High School of Music & Art and Performing Arts-eko bigarren hezkuntzan graduatu zan.[6]

Ibilbidea aldatu

Aniston Hollywoodera bizitzera joan zanean, Los Angelesera, Kaliforniara, 1990ean, lortu ebazan lehen rolak telebistan Molloy telesailean eta Camp Cucamongan.[3] Ferris Bueller-en ere protagonista izan zan, 1986ko Ferris Bueller's Day Off film arrakastatsuaren telebistarako egokitzapena. Seriea, ordea, berehala ezeztatu zan. Aniston bi telebista saio komikotan agertu zan: The Edge eta Muddling Through, Herman 's Head eta Burke' s Law. Agertzen zan hainbat programa bertan ezeztatu ondoren, 1993ko beldurrezko filmeko protagonista izan zan, Leprechaun (La noche del duende en España edo El duende maldito en Latinoamerica), kultuzko film bihurtu zana eta haren arrakastak ondorio gehiago sortu ebana, zeinetan Anistonek ez eban parte hartu. [7]Denpora pasatu ondoren Leprechaun estreinaldian, Anistonek emanaldia uztea pentsatu eban.

Zinemako ibilbide arrakastatsua du batez ere komedia erromantikoetan, non Hollywoodeko hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu eban. Kritikaren laudorioak irabazi ebazan, She 's the One, Office Space, Amigos con dinero eta The Good Girl film independenteetan egindako interpretazioengatik. Friends telesaila amaitu ondoren, bere arrakasta komertzial handienak Como Dios/Bruce Todopoderoso, Along Came Polly, Viviendo con mi ex, Marley y yo eta ¿Qué les pasa a los hombres? filmak izan dira.[8]

Informazio gehigarria aldatu

Telesailean ere presentzia handia izan eban, “The Rachel” ezizenez ezaguna den ile mozketa ikonikoagatik. Oso ezaguna izan zan garai hartako emakumeen artean.[9] [10]Izan ere, hainbat urtetarako orrazkera imitatu eben, [11]eta, gainera, Rolling Stone aldizkariak «El mejor pelo de Estados Unidos» izendatu eban.

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1990 Camp Cucamonga Ava Schector Telefilma
1993 Leprechaun Tory Reding
1996 She's the One Renee Fitzpatrick
Dream for an Insomniac Allison
1997 Picture Perfect Kate Mosely
'Til There was You Debbie
1998 The Object of My Affection Nina Borowski
1999 The Iron Giant Annie Hughes ahotsa bakarrik
Office Space Joanna
2001 Rock Star Emily Poule
2002 The Good Girl Justine Last
2003 Bruce Almighty Grace Connelly
2004 Along Came Polly Polly Prince
2005 Rumor Has It Sarah Huttinger
Derailed Lucinda Harris
2006 The Break-Up Brooke Meyers
Friends with Money Olivia
Room 10 - film laburra, zuzendari ordea
2008 Management Sue Claussen
Marley & Me Jenny Grogan
2009 He's Just Not That into You Beth
Traveling Eloise estreinaldirako datarik gabe
The Switch Kassie ekoizpen lanetan

Telebista aldatu

Urteak Izenburua Papera Oharrak
1990–1991 Ferris Bueller Jeannie Bueller
1992–1993 The Edge Hainbat pertsonai
1994–2004 Friends Rachel Green

Gonbidatutako agerraldiak aldatu

Urteak Izenburua Papera Oharrak
1990 Molloy Courtney 2 atal
1992 Quantum Leap Kiki Wilson "Nowhere to Run" (5. denboraldia, 4. atala)
1992—1993 Herman's Head Suzie Brooks
  • "Twisted Sister" (1. denboraldia, 25. atala)
  • "Jay Is for Jealousy" (3. denboraldia, 8. atala)
1994 Burke's Law Linda Campbell "Who Killed the Beauty Queen?" (1. denboraldia, 4. atala)
Muddling Through Madeline Drego Cooper
1996 Partners CPA Suzanne "Follow the Clams?" (1. denboraldia, 17. atala)
1998 Disney's Hercules Charmaine (ahotsa) "Dream Date" (1. denboraldia, 27. atala)
1999 South Park Mrs. Stevens - Choir Teacher (ahotsa) "Rainforest Schmainforest" (3. denboraldia, 1. atala)
2003 Freedom: A History of Us Jessie Benton "Wake Up America " (1. denboraldia, 4. atala)
King of the Hill Pepperoni Sue/Stephanie (ahotsa) "Queasy Rider" (7. denboraldia, 13. atala)
2007 Dirt Tina Harrod "Ita Missa Est " (1. denboraldia, 13. atala)
2008 30 Rock Claire Harper The One wth the Cast of Night Court (3. denboraldia, 3. atala)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2014-09-20). «Friends, 20 años de una comedia que hizo historia» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  2. (Gaztelaniaz) «"Friends", la madre de todas las comedias» vanguardia.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  3. a b c (Ingelesez) Hellomagazine.com. «Jennifer Aniston. Biography, news, photos and videos» HELLO! (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  4. «| PEOPLE.com» web.archive.org 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  5. (Ingelesez) «A Woman We Love: Jennifer Aniston» Esquire 2007-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  6. «Jennifer Aniston Biography» web.archive.org 2008-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  7. (Ingelesez) Canby, Vincent. (1993-01-09). «Review/Film; Pogo Stick, Murders And Gold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  8. «Jennifer Aniston» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  9. [https://web.archive.org/web/20150223044849/http://www.abc.es/20110120/estilo-gente/abci-jennifer-aniston-corte-pelo-201101201120.html/ «Jennifer Aniston: �El corte de pelo de Rachel (Friends) es el m�s feo que he visto nunca� - ABC.es»] web.archive.org 2015-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  10. «Jennifer Aniston definitivamente no extraña el corte de pelo The Rachel - E! Online Latino» E! Online 2014-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  11. (Gaztelaniaz) «Rachel tenía el corte más feo según Jennifer Aniston» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).

Kanpo estekak aldatu