Jen Richards (Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak) estatubatuar ekintzaile, idazle, aktore eta ekoizlea da.

Jen Richards
Bizitza
JaiotzaNatchez (Mississippi), ? (48 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaIpar Carolina
Hezkuntza
HeziketaShimer College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, telebista-aktorea, zinema ekoizlea, zinema aktorea, telebista-ekoizlea eta aktibista

smartassjen.com
IMDB: nm6300209 Twitter: SmartAssJen Instagram: smartassjen Edit the value on Wikidata

Mississippin jaio bazen ere, Ipar Carolinan bizi da.[1] Filosofian lizentziaduna da Shimer Collegetik. Horrez gain, Oxfordeko Unibertsitatean eta Kyoton ikasitakoa da.[2]

2013an Richardsek We Happy Trans Interneteko webgunea sortu zuen. 2015ean Caitlyn Jennerren I Am Cait errealitate showan parte hartu zuen taldeko aktore. 2016an Her Story websailaren protagonistetako, zuzendarietako eta ekoizletako bat izan zen, Emmy Sari baterako izendapena jaso zuen lana.[3] Horrez gain, More Than T dokumentala ekoitzi zuen eta Trans 102 idatzi zuen.[4]

2017an Nashville telesailean sartu zen aktore.[1] CMT telebista kateko saio batean agertu zen lehen pertsona transgeneroa izan zen. 2017ko Easy Living filmean ere agertu zen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Betts, Stephen L.. (2016ko irailaren 13a). «Transgender Actress Jen Richards Joins Cast of 'Nashville'» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 16an).
  2. (Ingelesez) Heinichen, Claire. (2016ko irailaren 13a). Emmy Nominated Writer, Producer and Actress Jen Richards Joining Cast of Nashville. (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 16an).
  3. (Ingelesez) Anderson, Tre'vell. (2016ko urtarrilaren 19a). «'Her Story' creators Jen Richards and Laura Zak highlight dating while transgender» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 16an).
  4. (Ingelesez) Petski, Denise. (2016ko irailaren 13a). ‘Nashville’ Casts Transgender Actor Jen Richards In Recurring Role. (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 16an).
  5. (Ingelesez) Valentini, Valentina. (2017ko martxoaren 23a). «EXCLUSIVE: Jen Richard Pushes Hollywood Forward With 'Easy Living' and 'Nashville'» Entertainment Tonight (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 16an).

Kanpo estekak aldatu