Jefferson Memorial da Thomas Jefferson, Estatu Batuetako hirugarren presidente izandakoaren omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtonen dagoena. Estilo neoklasikoko eraikin bat da, John Russell Pope arkitektoak diseinatua, zeinak nabarmenarazi nahi izan baitzuen Jeffersonek estilo erromatarreko eraikinekiko zeukan zaletasuna; horregatik, Erromako Panteoian inspiratu zen, eta eraikina kupula ikusgarri batez hornitu zuen, lurraren mailatik 39 metroko altueraraino iristen dena. Nazioarteko estiloaren jarraitzaileek, alabaina, gogor kritikatu zuten diseinua.

Jefferson Memorial
Jefferson Memorial
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Koordenatuak38°52′53″N 77°02′12″W / 38.8814°N 77.0367°W / 38.8814; -77.0367
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1943
KudeatzaileaParke Nazionalen Zerbitzua Parke Nazionalen Zerbitzua
Arkitektura
ArkitektoaJohn Russell Pope (en) Itzuli
Materiala(k)brontzea eta haitzurdina
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
AEBko Leku Historikoa66000029
Webgune ofiziala

Monumentuaren eraikuntza 1939an hasi eta 1943an burutu zen. Barnealdean, Jeffersonen brontzezko estatua bat dauka, 5,8 metroko altuera eta 4336 kiloko pisua duena, 1947an paratua (Rudulph Evans izan zen eskultorea).

Jefferson presidentearen estatua. Atzean, Independentzia Adierazpenaren hitzaurrea.

Kanpo estekak aldatu