Jeanne Monteil

Poeta lapurtarra

Jeanne Monteil (Baiona, 1924ko irailaren 12- Baiona, 1999ko maiatzaren 19) olerkari lapurtarra izan zen. Batez ere frantsesez idatzi bazuen ere, euskarazko testurik ere sortu zuen. Baionan jaioa bazen ere, Angeluri lotua zegoen, bertan Vents et Marées aldizkaria animatzen zuelako.

Jeanne Monteil

Bizitza
JaiotzaBaiona1924ko irailaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBaiona1999ko maiatzaren 19a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Laburpen bibliografikoa aldatu

  • Noizetik Noizera/De quand en quand, frantses-euskarazko bilduma elebiduna, Vents et Marées, 1983.
  • Les années à cheval (Zaldiz ibiltzen ginen urteak), Vents et Marées, 1986.
  • Passé simple/Izan Xumea, Vents et Marées, 1987 eta 1991.
  • Vaut mieux jouer de la musique (Hobe dugu musika jotzea), Vents et Marées, 1989.

Literatura-aldizkarietan aldatu

Aipatu Angeluko Vents et Marées aldizkaria bultzatzeaz gain, zerikusia izan du beste batzuekin; adibidez Simonomis olerkari paristarrarekin zenbait elkarrizketa burutu zituen, Le Cri d'os bere aldizkariko 4. zenbakian 1993an argitaratu zirenak. Bere olerki eta testu batzuk beste zenbait aldizkaritan agertu dira, besteak beste Les Cahiers de l'Adour eta Les Cahiers de Garlaban okzitaniarrean.

Kanpo estekak aldatu