Jean de La Fontaine

idazlea eta alegia-sortzailea (1621-1695)

Jean de La Fontaine (/ʒɑ̃ də la fɔ̃tɛn/ ahoskatua; Château-Thierry, Aisne, Frantzia, 1621eko uztailaren 8a - Neuilly-sur-Seine, 1695eko apirilaren 13a) alegilaria, poeta, eleberrigilea eta antzerkigilea izan zen. Egile moralistatzat da ezaguna gaur egun, nahiz eta bere garaian ez zuen bizimodu pertsonal eredugarririk izan.

Jean de La Fontaine

3. seat 24 of the Académie française (en) Itzuli

1684ko apirilaren 24a - 1695eko martxoaren 13a
Jean-Baptiste Colbert - Jules de Clérambault (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaChâteau-Thierry1621eko uztailaren 8a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1695eko apirilaren 13a (73 urte) (73 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Saints Innocents Cemetery (en) Itzuli
Cimetière Saint-Joseph de Paris (en) Itzuli
Museum of French Monuments (en) Itzuli
La Fontaine's tomb (en) Itzuli
Familia
AitaCharles de la fontaine
AmaFrançoise Pidoux
Ezkontidea(k)Marie Héricart (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCollege of Juilly (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakalegialaria, poeta, abokatua, haur literatura idazlea, idazlea eta antzerkigilea
KidetzaFrantses Akademia
Genero artistikoaalegia
Ipuina

IMDB: nm0209234 Allocine: 37178 Allmovie: p310689
Musicbrainz: 22795c34-686b-40a6-af36-946c6d01a1a0 Discogs: 631450 IMSLP: Category:La_Fontaine,_Jean_de Find a Grave: 594 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Champagneko burges-familia batean sortu zen; gaztetandik ezagutu zituen literatura-areto eta -inguruak eta ordutik piztu zitzaion antzinateko idazle klasikoenganako joera, berezko imitazio-lan baten bidez. Ovidioren lanetan oinarritu zen Adonis heroi-poema idazteko (1658) eta Fouquet Frantziako finantza-arduradun nagusiaren ingurukoen artean bizi izan zen Vauxen, haren gainbehera arte (1661ean, Aux nymphes de Vaux ["Vaux-ko ninfei"] eresia idatzi zuen orduan).

Orléansko dukesarenean egon zen ondoko urteetan (1664-1672) eta berealdiko arrakasta izan zuten Bocacciok eta Ariostok erabilitako gai libertinoak hartuta moldatu zituen Contes et Nouvelles (1665, Ipuin eta Istorioak) bertso-kontakizunak.

 
La Fontaineren Alegiak liburuko Bi uso kontakizuneko irudiztatzea, Gustave Dorék egina.

1668an plazaratu zituen La Fontainek bere Fables (Alegiak) obra handiko lehen sei liburuak, eta beste bi bilduma eskaini zituen hurrengo urteetan (1678ko eta 1694ko argitaraldiak; hamabi liburu osotara). Fables La Fontaine helduaren lana da inondik ere; Esopok eta Fedrok erabilitako etxeko gaiak eredu harturik, animalien mundua langai bihurtu zuen giza munduko gorabeherak aurkezteko, eta, bigarren bildumatik aurrera, guztiz zorroztu zen mezu filosofikoa, Madame de la Sablièreren aretora inguratu ziren filosofoen eta hinduen jakituria zaharren eraginez. Fables obrak arrakasta handia izan zuen bere garaian, eta frantses literaturako maisulantzat hartua da ordudanik.

Joan Batista Artxu zuberotar idazleak (1848, La Fontaineren alegia berheziak, neurthitzez frantzesetik uskarara itzuliak) eta Leonce Goietxe lapurtar idazleak (1852, Fableac edo aleguiak) eman zituzten euskaraz La Fontaineren obra horretako alegietatik asko.

Idazlanak aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean de La Fontaine