Jean Tinguely (Friburgo, 1925eko maiatzaren 22a - Berna, 1991ko abuztuaren 30a) suitzar eskultorea izan zen. Espazioaren eta mugimenduaren arteko erlazioaz arduratu zen bereziki bere eskultura-lanetan. 1941-1945 bitartean Basileako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. Pintura utzi ondoren, 1953an Parisen kokatu zen eta 1954-1955 urteetan Métamécaniques izeneko eskultura mugikorrak, roboten antzeko irudiak, aurkeztu zituen. Ondoren pintura-makinez (Machines à peindre) arduratu zen eta 1959an, Parisko lehen Bi Urtekoan, lastertasun handiz 40.000 koadro desberdin, pintura abstraktuaren moldekoak itxuraz, egin zituen makina aurkeztu zuen. 1960an, lehertu ondoren suntsituko zen makina bat aurkeztu zuen New Yorkeko Arte Modernorako museoan (Homage to New York); ez zuen halako arrakastarik izan, baina une labur batean ikuskizun handia eskaintzen zuten lan horietan segitu zuen; materiaren ezereztea irudikatzen zuen suntsitze hura arrakastaz aurkeztu zuen Study for an End of the World (Munduaren akaberarako ikerlana) obraren bidez. Ondorengo urteetan mugimenduan oinarrituriko eskulturak, ez hain suntsitzaileak, egin zituen. Jean Tinguely artearen eta makinen munduak hurbiltzen saiatu zen eta, era berean, ikusleak artelanean kide bihurtu zituen, asmatu zituen tramankuluen mugimenduen erabilera haien esku utzi baitzuen askotan.

Jean Tinguely

Bizitza
JaiotzaFriburgo1925eko maiatzaren 22a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerna1991ko abuztuaren 30a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Milena Palakarkina
Eva Aeppli  (1951 -  1960)
Niki de Saint Phalle  (1971ko uztailaren 13a -  1991ko abuztuaren 30a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBasel School of Design (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, ilustratzailea, artista grafikoa, performancelaria, installation artist (en) Itzuli eta kinetic artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Neyruz (FR) eta Basilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaZero (en) Itzuli
Nouveau réalisme (en) Itzuli
Q87918083 Itzuli
MugimenduaArte zinetikoa
dadaismoa
Nouveau réalisme (en) Itzuli
Genero artistikoaarte abstraktua
Eskulturagintza
Arte zinetikoa

IMDB: nm0863967 Musicbrainz: 463cad94-dcdf-4ed9-a88f-ea8a8a926f3e Discogs: 123673 Edit the value on Wikidata
Jean Tinguely Foto: Lothar Wolleh.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Tinguely