Jean Starobinski (Geneva, Suitza, 1920ko azaroaren 17a - Morges, Suitza, 2019ko martxoaren 4a) suitzar medikua eta saiakeragilea izan zen.

Jean Starobinski

(2004)
Modern Humanities Research Association (en) Itzuli lehendakari

Bizitza
JaiotzaGeneva eta Suitza1920ko azaroaren 17a
Herrialdea Suitza  (1948 -
HeriotzaMorges2019ko martxoaren 4a (98 urte)
Familia
AitaAron Starobinski
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Collège Calvin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedical historian (en) Itzuli, literatura historialaria, mediku idazlea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, medikua eta literary theorist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)ETH Zürich
Genevako Unibertsitatea  (1946 -  1949)
Johns Hopkins Unibertsitatea  (1953 -  1954)
Genevako Unibertsitatea  (1958 -  1985)
Basileako Unibertsitatea  (1959 -  1961)
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Britainiar Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
MugimenduaGeneva School (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Musicbrainz: cf63f154-7afc-40c8-83d3-776fa2a33333 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Psikiatria eta psikoanalisian aditua.

Idatzi zituen literatura-kritikari buruzko saiakerek frantsesezko kritika berriaren aditu inportantenetako bat bihurtu zuten. Literatura-eskolak eman zituen Baltimoreko Unibertsitatean (1953-1957), eta gero Genevakoan.

Eskolak emateaz gainera, literaturari buruzko artikuluak idatzi zituen La Nouvelle Revue Française eta Tel Quel literatura-aldizkari ospetsuetan. Handik gutxira bere garaiko kritikari onentsuenetzat hartu zuten. Oso ongi baliatu zuen psikoanalisiaz eta psikiatriaz zuen jakitate handia bere kritika-lanari ikuspegi berezia emateko.

Lanik aipagarrienak: Montesquieu par lui même (1953, Montesquieu beraren arabera), Jean-Jacques Rousseau: La transparence et l'obstacle (1958, Jean-Jacques Rousseau: gardentasuna eta eragozpena); L'inventión de la liberté (1964, Askatasunaren asmakizuna); Portrait de l'artiste en saltimbanque (1970, Artista-ibiltariaren erretratua); 1789: les emblèmes de la raison (1973, 1789: Arrazoiaren ezaugarriak); Trois fureurs (1974, Hiru grina); L'oeil vivant II: la rélation critique (1979, Begi biziduna II: kontakizun kritikoa); Montaigne en mouvement (1983, Mountaigne mugimenduan). Bere libururik arrakastatsuena, baina, L'oeil vivant (1961, Begi biziduna) izan zen, Corneille, Racine, Montesquieu, Rousseau eta Stendhalen lanei buruzko azterketa zorrotza bezain sakona.

Liburuak aldatu

  • Montesquieu par lui-même, 1957.
  • L'œil vivant, 1961.
  • Histoire du traitement de la mélancolie, des origines à 1900, 1960.
  • L'Invention de la liberté, 1964.
  • Portrait de l'artiste en saltimbanque, 1970.
  • La relation critique, 1970.
  • 1789: les emblèmes de la raison, 1973.
  • Trois fureurs. Essais, 1974.
  • Les mots sous les mots: les anagrammes de Ferdinand de Saussure, 1971.
  • Montaigne en mouvement, 1982.
  • Table d'orientation, 1989.
  • Le remède dans le mal. Critique et légitimation de l'artifice à l'âge des Lumières, 1989.
  • La mélancolie au miroir. Trois lectures de Baudelaire, 1989.
  • Diderot dans l'espace des peintres, 1991.
  • Largesse, París, RMN, 1994.
  • Action et réaction. Vie et aventures d'un couple, 1999
  • La poésie et la guerre, chroniques 1942-1944, 1999.
  • Le poème d'invitation, Ginebra, 2001.
  • Les enchanteresses, 2005.
  • La parole est moitié à celuy qui parle, 2009.
  • L'Encre de la mélancolie, 2012
  • Accuser et séduire, 2012
  • Diderot, un diable de ramage, 2012
  • La Beauté du monde - La littérature et les arts, 2016

Erreferentziak aldatu