Jean Rouch (Paris, 1917ko maiatzaren 31 - Birni-N'Konni, Niger, 2004ko otsailaren 18a) frantziar etnografoa eta zinemagilea izan zen. "Cinéma vérité" izeneko mugimenduaren sortzaileen artean egon zen.

Jean Rouch

Bizitza
JaiotzaParis1917ko maiatzaren 31
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBirni-N'Konni (en) Itzuli2004ko otsailaren 18a (86 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaJules Rouch
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale des ponts et chaussées
Doktorego ikaslea(k)Rina Sherman (en) Itzuli
Férid Boughedir
Belkacem Hadjadj (en) Itzuli
Mariama Hima (en) Itzuli
Pierre Haffner (en) Itzuli
Daniel Verba (en) Itzuli
Jane Gueronnet (en) Itzuli
Marie-Claude Taranger (en) Itzuli
Rose Lowder (en) Itzuli
Annie Comolli (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, etnografoa, dokumentalista eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Paris Nanterre Unibertsitatea
Jasotako sariak

IMDB: nm0745541 Allocine: 4601 Allmovie: p109094
Discogs: 2597181 Find a Grave: 8448385 Edit the value on Wikidata

Zineman egin zituen lehenengo saioak bere etnografo-lanbidearen luzapen modukoak izan ziren, Au pays des magies noires (1947, Magia beltzen herrialdean) esaterako. Afrikar gizarteak Europarentzat ispilu bat direla eta Europak horietara begiratzen ikasi behar duela aditzera eman zuen zenbait lanetan: Les Maîtres-Fous (1955, Maisu eroak). Bi herrialdeen arteko harreman horretan (nahasia eta zaila) oinarri ziren Rouchen ondorengo filmak: Moi un Noir (1958, Ni beltz bat) eta La Pyramide humaine (1959, Giza piramidea). Lan dokumental horietan, Rouchek ez du besterik gabe arrazismoaren kontra egiten, aldiz, saiatzen da batzuen eta besteen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzen. Chronique d'un été (1960, Uda baten kronika) ez da errealitatea zuzen-zuzenean erakusten duen zinemaren adibide, baina frantses gizarteko hainbat sektoretako galdeketa etnografikoaren arauen bidez, liskarren, blokeoen eta bazterketen berri ematen da. La Chasse au lion à l'arc (1965, Lehoiaren ehiza arkuarekin) filmarekin Afrikara itzuli zen. Ondorengo lanetan, ordea, fikziozko osagaiak sartzen hasi zen, afrikar kontakizunetatik hartutako fabulak: Jaguar (1967), Petit à petit (1970, Apurka-apurka), Cocorico Monsieur Poulet (1977), Madame l'eau (1992, Andre ura), la Vache merveilleuse (1995, Behi miragarria). 2004. urtean, kotxe-istripu batean hil zen Nigerren.

Filmografia hautatua aldatu

  • 1955: Les maîtres fous.
  • 1955: Les fils de l'eau.
  • 1958: Moi, un noir.
  • 1959: La pyramide humaine.
  • 1961: Chronique d'un été.
  • 1962: La punition.
  • 1964: Les veuves de 15 ans.
  • 1965: La chasse au lion à l'arc.
  • 1965: La goumbé des jeunes noceurs.
  • 1966: Batterie Dogon. Éléments pour une étude de rythmes.
  • 1967: Jaguar.
  • 1971: Tourou et bitti, les tambours d'avant.
  • 1972: Horendi.
  • 1972: Petit a petit.
  • 1974: Cocorico M. Poulet
  • 1975: Babatu, les trois conseils.
  • 1977: Ciné-portrait de Margaret Mead.
  • 1979: Bougo, les funérailles du vieil Anaï.
  • 1981: Sigui-synthèse.
  • 1987: La folie ordinaire d'une de cham.

Erreferentziak aldatu