Jean Mabillon (Saint-Pierremont, Frantzia, 1632ko azaroaren 23a - Paris, Frantzia, 1707ko abenduaren 27a) frantziar historialari beneditarra eta diplomatikaren sortzaile izan zen.

Jean Mabillon

Bizitza
JaiotzaSaint-Pierremont1632ko azaroaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1707ko abenduaren 27a (75 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Germain-des-Présko abadetxea
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Reims (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, teologoa, artxibozaina eta idazlea
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Izengoitia(k)Un Bénédictin, Eusebius Romanus eta Un Religieux bénédictin de la Congrégation de Saint-Maur
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaCongregation of St. Maur (en) Itzuli

Biografia aldatu

Antzinako eskuizkribuei buruzko azterketak eta argitalpen kritikoak egin zituen lehenetakoa izan zen. Bere nagusiek eskatuta, Daniel van Papenbroeck jesuita bolanistak, Saint-Denisko abadiako zenbait foruren benetakotasuna zalantzan jartzen idatzitakoari erantzunez, De re diplomatica (1681, "Diplomatikaz") idatzi zuen, bere biziko garrantzia hartuko zuen lana, ondorengo historiografian.[1]. Liburu horretan, dokumentuak benetakotzat egiaztatzeko eta datatzeko baliabideak proposatu zituen, merovingiar diplomak alderatu zituen elkarren artean edo garai desberdinetako beste testu batzuekin, XIV eta XV mendeetakoak, bere lan horrek diplomatika eta paleografia latinoa sortu zituen.

Ondoren, Colberten babespean, Borgoinara (1682) bidaiatu zuen, gero Suitza eta Alemaniara (1683) koroaren historiari buruzko dokumentuak bildu eta autentifikatzeko, eta ondoren Frantziako Elizarenari buruzkoak. Misioaren helburua alemaniar monasterioetatik frantziar politikarako interesgarriak ziren dokumentuak kopiatzea eta Rhineko liburutegietan monarkiari buruz zeuden dokumentuen zerrenda egitea zen. Reimseko artzapezpiku Charles-Maurice Le Tellier ere Mabillonen miresle handia bihurtu zen, eta 1685ean erregeak Italiako liburutegi nagusiak bisitatzeko ardura eman zion, Errege Liburutegirako liburuak eta eskuizkribuak eskuratzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)BLOCH, Marc.- Apologia para la historia o el oficio de historiador.- Mexico : FCE, 2001. ISBN 978-968-16-6030-7. orr.120

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.