Auguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès (Castres, 1859ko irailaren 3a - Paris, 1914ko uztailaren 31) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.

Jean Jaurès


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1902ko ekainaren 1a - 1914ko uztailaren 31
Barrutia: Tarn
Frantziako Alderdi Sozialistako lehendakari

1902 - 1905

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1893ko urtarrilaren 8a - 1898ko ekainaren 1a
Barrutia: Tarn
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAuguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès
JaiotzaCastres1859ko irailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1914ko uztailaren 31 (54 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Chaudun
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaRaoul Villain (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Louise Bois (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Collège Sainte-Barbe (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
esperantoa
frantsesa
Irakaslea(k)Bernard Germa (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, katedraduna, kazetaria, idazlea, historialaria eta erreportaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)L'Humanité
La Dépêche du Midi (en) Itzuli
Tolosako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa

Find a Grave: 7513 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filosofia-irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an, eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka armada herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitrajea proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko.

Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L´Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin, 1904an. Ez zuen onartu burges-gobernuekin elkarlanean aritzea, eta grebaren bidez eta beste herrialde sozialistei laguntza eskatuz, gerra galarazten saiatu zen.

Lehen Mundu Gerra eta Jean Jaurès aldatu

Lehen Mundu Gerraren hasi baino egun batzuk lehenago hil zuen eskuindar batek. Besteak beste, hilketa honen eraginez, Frantziako gobernuak eta herriak gerrarekin bat egin zuten. Izan ere, Jaurès zen Frantziak gerraren aurka zuen gizonik garrantzitsuena.

Jean erail eta berehala eta bere politika arloan bere desagerpenarekin batera, idei eta pertsonai gudazaleek berebiziko indarra hartu zuten beraien aurkari nagusiena hilda baitzegoen.

« Bakeaz hitz egitea modan dago. Baina gerra-aurrekontu erraldoiak ari gara egiten bakearen izenean. Aǃ Zorioneko bakeaǃ Herrien odola xurgatzen duen elikagaia. Trikimailu zaharra da metalurgia-lantegietara gerra prestatzeko eskabide asko eta asko bidaltzea. Ez, ez, diote. Bakea hobeto bermatzeko da. Korazatu gehiago eta gehiago, aurrekontu gehiago eta gehiago, milioi gehiago eta gehiago, a ze ohe biguna bakearen jainkosa horrentzat. »
Jean Jaurès. L`Humanite, 1905eko urriaren 27a.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jaurès