Jean Rene Etxegarai
Jean Rene Etxegarai (Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a)[1] abokatu eta politikari lapurtarra da. 2017ko urtarrilaren 23tik Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria da (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[2]
Jean Rene Etxegarai | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko uztailaren 5a - Hautetsia: 2020-2026 legealdia
2020ko ekainaren 28a - Hautetsia: 2020-2026 legealdia
2017ko urtarrilaren 23a - Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2017ko urtarrilaren 23a -
2014ko apirilaren 5a - 2020ko uztailaren 4a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2014ko martxoaren 30a - 2020ko ekainaren 27a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a (72 urte) | ||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta professions libérales et assimilés (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Demokrata eta Independenteen Batasuna | ||||||||||||
Biografia aldatu
Politika aldatu
Beskoitzeko alkate-ordea izan zen eta hautagai independente gisa aurkeztu zen Bastidatik 1985eko hauteskunde kantonaletan.
Union des Démocrates pour la République-ko kidea (Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna) izan zen eta egun Union des démocrates et indépendants-eko (Demokraten eta Independenteen Batasuna) kidea da,[3] zentrista.
Baionako alkate-ordea izan da 1995 eta 2014 bitartean eta 2014ko hauteskundeen ondorioz, Baionako alkatea bilakatu zen.
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria aldatu
Haren profil zentrista zela eta, 2017ko urtarrilaren 23an Euskal Hirigune Elkargoaren[4] lehendakari izendatu zuten (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[5][6] Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, Eskiula eta Jeztaze salbuespen,[7] egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde horrek izaera administratiboa berria du,[8] Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez.
Jean Rene Etxegarai lehendakariak,[9] gainera, etorkizunean eskumen gehiago eduki ahal dituztela eta departamendu propio bat lortu ahal dutela esan zuen, Ipar Euskal Herriak askotan eskatu duena.
Horrela, Euskal Herriko egitura administratiboa indartu da:
- Euskal Autonomia Erkidegoa: lehendakaria, Iñigo Urkullu
- Nafarroako Foru-Komunitatea: lehendakaria, María Chivite
- Euskal Hirigune Elkargoa: lehendakaria, Jean Rene Etxegarai
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Frantsesez) «Maire de Bayonne (64) - nom, prénom, âge, date de naissance et la profession du maire de Bayonne» Mon-maire 2016-03-22 (Noiz kontsultatua: 2017-01-23).
- ↑ (Frantsesez) «Jean-René Etchegaray élu président de la communauté d’agglomération Pays basque» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ Baionako udaleko webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ “Euskal Elkargoa”; Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren izena |. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etxegarai, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren presidentea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ Lurralde Elkargoa. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ (Frantsesez) Communauté d'agglomération Pays Basque. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Aurrekoa Jean Grenet |
Baionako Alkatea 2014 - |
Ondorengoa ' |
Aurrekoa Ez dago (sortu berria) |
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria 2017ko urtarrilaren 23a - |
Ondorengoa ' |