Jean-Dominique Senard

Jean-Dominique Senard (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1953ko martxoaren 7an) automobilaren industria alorreko enpresaburu frantses bat da. 2005ean Michelin pneumatikogintza enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2012ko maiatzaren 11an Michel Rollierri jarraitu zion Michelin enpresaren zuzendaritza exekutiboan. Jean-Dominique Senard Michelin familiarekin ahaidegorik ez duen lehen zuzendari exekutiboa da.

Jean-Dominique Senard


Renaulteko presidentea

2019ko urtarrilaren 24a -
Carlos Ghosn

Renault–Nissan–Mitsubishi Alliance (en) Itzuli presidente-zuzendari nagusi

2019 -
Carlos Ghosn

Michelineko presidentea

2012 - 2019
Michel Rollier (en) Itzuli - Florent Menegaux (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1953ko martxoaren 7a (71 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaJacques Senard
Hezkuntza
HeziketaHEC Paris
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta enpresa exekutiboa
Enplegatzailea(k)TotalEnergies
Renault
Michelin
Renault–Nissan–Mitsubishi Alliance (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaInstitut Montaigne (en) Itzuli

Twitter: jdsenard Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hasierako urteak aldatu

Senard diplomazialari baten semea da, bere aita Frantziako enbaxadore izan zen Kairon, Hagan eta Erroman. Jean-Dominique Senardek Abondanceko Sainte-Croix des Neiges eskola eta lizeo pribatuan ikasi zuen. Ondoren, zuzenbideko maisutza ikasketak burutu zituen HEC Parisen 1976an.

Jarduera profesionala aldatu

1979ko irailetik 1987ko irailera arte kudeaketa ikuskaria eta finantza-arriskuen kudeaketa-lanen arduraduna izan zen Frantziako Petrolio Konpainian (Total SA taldea).

1987an Saint-Gobain enpresaren diruzaintzako zuzendaritzan sartu zen. 1988ko otsailean alboko zuzendari izendatu zuten eta 1991ko urtarrilean finantza eta diruzaintzako zuzendari izendatu zuten. 1995ean Alemania eta Erdialdeko Europarako ordezkaritza nagusiaren finantza-zuzendari eta Vegla GmbH enpresako (Saint-Gobainen filiala) zuzendaritza-batzordeko kide izendatu zuten.

1996an Pechiney aluminio-enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2001etik 2003ra taldearen aluminio primario sektoreko zuzendaritza hartu zuen. 2003an Pechineyko presidente-zuzendari nagusi eta Pechiney erosi berri zuen Alcan talde kanadarreko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten. 2005ean, Pechiney egitura berrian bateratzea ziurtatu ondoren, Alcan taldea utzi zuen.

2005ean Michelineko finantza-zuzendari bihurtu zen. 2007an taldeko kudeatzailekide izendatu zuten. 2011ko maiatzean kudeatzaile buru izendatu zuten eta 2012ko maiatzean taldeko presidente eta kudeatzaile buru, Michel Rollierri jarraituz.

2014ko urrian, Jean-Dominique Senarden agintaldia 4 urtez luzatu zioten.

Sariak aldatu