Jean-Antoine Houdon

eskultore frantziarra

Jean-Antoine Houdon (Versailles, 1741eko martxoaren 25a - Paris, 1828ko uztailaren 15a) frantziar eskultorea izan zen.

Jean-Antoine Houdon

Bizitza
JaiotzaVersailles1741eko martxoaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1828ko uztailaren 15a (87 urte) (87 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Ange-Cécile Langlois (en) Itzuli  (1786ko uztailaren 1a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta domina-egilea
Lantokia(k)Erroma eta Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Académie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua

Find a Grave: 7282 Edit the value on Wikidata
Voltaireren bustoa

Gazte-gaztetatik hasi zen eskultura ikasten. 1761ean Erroma saria irabazi zuen, eta hango Eskola Frantsesean egon zen 1764etik 1768ra. Eskultura klasikoak eta Errenazimentukoak erakarririk, klasikoen kopiak egin eta anatomia ikasteari ekin zion buru-belarri. Ordukoak dira Larrutua eta San Bruno (1767). Parisera itzulirik, estatua mitologikoak eta alegorikoak egin zituen: Diana (1780), Negua (1783), Uda (1785). Aipagarriak dira erretratu finak, modeloen banakotasun eta nortasun sakona agerrarazten dutenak: Katalina II.a Errusiakoa (1773); Diderot (1775); Gluck (1775); Benjamin Franklin (1778); Rousseau (1778); Voltaire, eseria eta molde klasikoan jantzia, (1781); La Fontaine (1783); Washington (1785); Mirabeau (1791); Napoleon (1806). Busto asko egin zituen, ez denak bikainak, ordea. Aipagarriena Voltairerena da, Komedia Frantseserako egina.

Erreferentziak aldatu

 
Diana, Louvre Museoan
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Antoine Houdon