Javier Vizcaino

kazetari espainiarra

Javier Vizcaíno Nieto (Zuazo, Barakaldo, 1967ko irailaren 11) euskal herritar kazetari eta irrati esatari bat da. Erandioko Astrabudua auzoan hazi eta Santurtzin bizi da.

Javier Vizcaino
Bizitza
JaiotzaZuazo (Barakaldo)1967ko irailaren 11 (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen eta ondoren, prentsa idatzia, telebista eta irratian dihardu. Radio Euskadin hainbat irratsio zuzendu izan ditu, tartean Haimaiketako, Contra Corriente eta Intermedio, irrati kate horretako hainbat sailetan, bai albistegiak eta kirolak nahiz kultur gaiak jorratuz. Halere, haren irratsaio ospetsuena Más que palabras izan zen, bereziki bertan aurkeztu ohi zuen Cocidito Madrileño izenekoa, bertan espainiar nazionalismoak Euskal Herriko politika nahiz euskal gaiei buruzko aipamen polemikoak umore ironikoaz jorratuz; irratsaio horrek lortutako arrakastaren ondorioz liburu bat ere argitaratu zen.[1]

Erreferentzia aldatu