Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Ledea)

XVIII. mendeko kristiau eliza, Ledean kokatuta

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Ledea udalerrian XVIII. mendeko kristiau eliza bat da.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLedea
Koordenatuak42°37′08″N 1°16′32″W / 42.6188351°N 1.27554992°W / 42.6188351; -1.27554992
Map

Eraikina aldatu

Eliza honek hiru habearte ditu, lau pilare karratu eta burualde zuzena, ertz-gangaz eta gurutzaduraren gaineko kupulaz estalia. Elizaren gaur egungo egitura XVIII. mendeko eraberritze baten ondorio da, Erdi Aroko eliza batetik abiatuta. Eliza horren aztarna gotikoak geratzen dira koruan -arku fajoi zorrotz bat dorrearen azpian eta ate zorrotz bat- eta kanpoaldean, non portada erromaniko bat dagoen, lekuz aldatuta. Azkenik, XIX. mendean, alboetako habearteak oinaldera handitu ziren zati berri batekin, eta arkupea eraiki zen.

Elizako altzarien pieza aipagarria erretaula nagusi barrokoa da, XVIII. mendearen lehen erdikoa. Erretaula horretan, Juan Huitzi Ituren eta Juan Berroeta Zangozako maisuen 1630 inguruko aurreko erretaulako erliebe errenazentistak daude, Kristoren Haurtzaroko eta Pasioko eszenak eta apostoluen irudiak irudikatzen dituztenak. XVIII. mendeko polikromiari eusten dio. Erretaularen buruan, alabastro polikromatu gotikoko irudi bat dago, Belengo Andre Mariaren izenpean gurtzen dena.

XVIII. mendean Jesusen Bihotzaren erretaula datatzen da eta XIX. mendean Arrosarioko Ama Birjinaren eta Kristoren erretaulak, estilo neoklasikokoak. Azken erretaula horren titularra espresibismo argiko XVI. mendeko irudia da. Irudi solteak eta zilargintzako pieza batzuk gordetzen ditu. Parrokiaz gain, San Martin eta San Bartolome ermitak daude herrigunearen mugetan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu