Jaroslav Hunkaukraineraz: Ярослав Гунька; polonieraz: Jarosław Hunka— (Urmań, Polonia, 1925 inguru) Bigarren Mundu Gerran Alemania naziaren alde borrokatu zen beterano bat da, Waffen-SSko 14. Granadari Dibisioko kide izan zena. Etniaz ukrainarra, garai hartan Poloniakoa zen Urman herrian jaio zen (gaur egun Ukrainakoa da). Bere borondatez sartu zen Waffen-SS talde militar nazian, 1943an. Gerra amaitu ondoren, Kanadara emigratu zuen. Gaur egun erretiratuta dago, eta North Bay hirian (Ontario, Kanada) bizi da.

Jaroslav Hunka
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЯрослав Гунька
JaiotzaUrman (en) Itzuli1925eko martxoaren 19a (99 urte)
Herrialdea Kanada
Government of the Ukrainian People's Republic in exile
Poloniako Bigarren Errepublika
BizilekuaNorth Bay (en) Itzuli
Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakukrainera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, aktibista eta pentsioduna
Lantokia(k)Munich eta Świętoszów (en) Itzuli
KidetzaUkrainian diaspora in the United Kingdom (en) Itzuli
Ukrainian Canadians (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaSchütze (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
IMDB: nm15293818 Edit the value on Wikidata

2023an, Hunka albiste izan zen nazioartean. Izan ere, Kanadako Komunen Ganberako presidente Anthony Rotak ganbera horretara gonbidatu zuen, eta ganberako kide guztien bi txalo zaparrada luze jaso zituen, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa eta Volodymyr Zelensky Ukrainako lehendakaria ere han zirela. Geroago, Hunka Waffen-SSko kide ohia zela agertu zuten hedabideek, eta horren ondorioz Rotak bost egun geroago dimisioa eman zuen. Nurembergeko epaiketak erabaki zuen Waffen-SS ankerkeria masiboen erantzule kriminal bat zela eta bere kide guztiak errudunak zirela. Kanadako gobernuko funtzionarioek barkamena eskatu zioten munduko komunitate juduari. Trudeauk eta Zelenskyk ez zuten adierazpenik egin.

Iturriak aldatu

Kanpo estekak aldatu