Jared Diamond

zientzia dibulgatzailea, idazlea

Jared Mason Diamond (Boston, 1937ko irailaren 10) AEBetako biologoa, fisiologoa eta biogeografoa da. UCLA unibertsitatean geografia eta fisiologia irakasle lan egiten du. Antropologia, biologia, ekologia, hizkuntzalaritza, genetika eta historia batzen dituen liburu frankoren egilea izanda ere, gehien bat Pulitzer saria eman zion Guns, Germs and Steel (euskarara itzulia, Su-armak, germenak eta altzairua) liburuarengatik da ezaguna mundu osoan. Dena den, agian egun hori bezain aipatua da Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005).

Jared Diamond

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJared Mason Diamond
JaiotzaBoston1937ko irailaren 10a (86 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaLouis Diamond
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard College (en) Itzuli
Trinity College
Roxbury Latin School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, fisiologoa, geografoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, ornitologoa, ekologoa eta zientzia-dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Finnish Academy of Science and Letters (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
The Skeptics Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

jareddiamond.org
IMDB: nm1991200 LinkedIn: jared-diamond TED: jared_diamond Musicbrainz: 5af9d981-bbb3-44ee-b836-dc1dd977dc28 Edit the value on Wikidata

Izan ere, liburu horretan Diamond saiatu zen azaltzen zergatik Eurasiako zibilizazioek, oro har, beste kontinenteetakoak gainditu eta konkistatu dituzten. Nagusitasun hori Eurasiarren geneetan edo moralean ez datzala aldarrikatuta, Diamonden argudioa da zibilizazioen arteko aldeak kontinenteetako ingurumen ezberdinak zirela medio sortu zirela. Alde horiek Eurasian beste inon baino lehenago armen, germenen eta altzairuaren garapena -besteak menderatu ahal izateko hirukotea- ekarri zuten.

Bere hurrengo liburuan, Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005)[1], (Kolapsoa. Nola gizarte batzuek erabateko porrota edo arrakasta lortu duten). Diamond saiatu zen azaltzen zergatik hainbat gizartek porrot egin zuten eta zergatik beste batzuek ez. Egungo gizarteek aurrekoen akatsetatik ikasi dezaketelakoan, azalpen etnikoak arbuiatu zituen, ingurumenari garrantzia emateko, Guns, germs and steel liburuan —(euskarara Andoni Sagarnak itzulia: Su-armak, germenak, eta altzairua)― egin zuen bezala. Groenlandia, maiak, anasazi edo Bazkoko Irla dira haren hizpideetako batzuk. Egotzitako ingurumen-determinismotik aldentzearren, Haiti eta Dominikar Errepublika alderatu zituen, zeren, irla berean egonda (eta hortaz ingurumen bertsua edukita), historia, kultura eta lider desberdinak direla kausa oso egoera desberdinetan baitaude.

Liburuak euskaraz aldatu

 
Su-armak, germenak eta altzairua. Suomierazko itzulpen baten liburu-azala.
  • Su-armak, germenak, eta altzairua, Klasikoak, 2009. (Andoni Sagarnak euskarara ekarria).[2]
















Liburu hautatuak aldatu

Jatorrizko bertsioak, (Ingelesez):

Erreferentziak aldatu

  1. Diamond, Jared M.. (2005). Collapse : how societies choose to fail or succeed. Viking ISBN 0-670-03337-5. PMC 56367771. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. a b Diamond, Jared. (2009). Su-armak, germenak eta altzairua. Klasikoak ISBN 978-84-96455-43-6. PMC 733623672. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30). (Itzultzailea: Andoni Sagarna).
  3. Diamond, Jared M.. (2000). Le troisième chimpanzé : Essai sur l'évolution et l'avenir de l'animal humain. Gallimard ISBN 2-07-075352-2. PMC 46367604. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. Diamond, Jared M.. (1999). Pourquoi l'amour est un plaisir : l'évolution de la sexualité humaine. Hachette Littératures ISBN 2-01-235288-X. PMC 41084258. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. Diamond, Jared M.. (2000). De l'inégalité parmi les sociétés : essai sur l'homme et l'environnement dans l'histoire. Gallimard ISBN 2-07-075351-4. PMC 300920335. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. Diamond, Jared M.. (2006). Effondrement : comment les sociétés décident de leur disparition ou de leur survie. Gallimard ISBN 2-07-077672-7. PMC 74812755. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. Diamond, Jared M.. (2013). Le monde jusqu'à hier : ce que nous apprennent les sociétés traditionnelles. Gallimard ISBN 978-2-07-013939-2. PMC 863207846. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jared Diamond