Currya (japonieraz: カレー karē?) Japoniako platerik ezagunenetako bat da. Arrozarekin eta tonkatsu edo beste laguntza batzuekin batera zerbitzatzen ohi dute — arroza curryrekin (japonieraz: カレーライス karē raisu?) —, baina badira arrozik erabiltzen ez duten curryetan oinarritutako platerak ere, hala nola karē udon (fideo lodiak) edo karē-pan (curry-ogia). Curry saltsa, berez, ez da bere indiar baliokidea bezain espeziatua. Aldaki batzuek zapore leunagoa eta gozoagoa dute, eta beste batzuek, berriz, oso mingarriak.

Japoniar curry
Curry
Historia
JatorriaJaponia

Japoniar currya egiteko barazki eta haragi aukera zabala erabiltzen da. Tipulak, azenarioak eta patatak dira oinarrizko barazkiak. Haragiari dagokionez, txahalarena, txerriarena, oilaskoa eta batzuetan ahatea dira ezagunenak. Katsu-karē curry saltsa duen tonkatsu (txerri birrineztatu frijitua) bat da.

Currya ingelesek Japonian sartu zuten Meiji aroan (1869-1913), India britainiar administraziopean zegoen garaian. Platera ezaguna egin zen eta 1960ko hamarkadaren amaieran supermerkatu eta jatetxeetan eskuragarri egon zen. Sarreratik bertatik egokitua izan da, eta bere kontsumoa hain da orokorra, plater nazionaltzat har daitekeela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Japonieraz) 『カレーライス』に関するアンケート. in: ネットリサーチ ディムスドライブ..
  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.